Harrera kolektiboa Baionan

Haurtzaindegiak eta mikro-haurtzaindegiak

Baionako Hirian harrera anitzeko 5 haurtzaindegi, 3 mikro-haurtzaindegi eta enpresa arteko haurtzaindegi bat badira. 0 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduak, gogoa pizteko ingurumen goxo eta egokia eskaintzea dute xede.

Harrera anitzeko zazpi haurtzaindegi, hiru mikro-haurtzaindegi eta enpresa arteko haurtzaindegi bat

Egitura horiek leku bakar batean biltzen dituzte haurtzaindegi motako eguneroko harrera baita noizbehinkakoa ere.
Haurraren harrera egiten da astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 18:30etara, doi bat alda daitekeen ordutegia egituraren arabera (aipatzen den egiturarekin segurtatzekoa).
Zuzendari batek, haur artatzaile batek edo haur gazteen hezitzaile batek du haurtzaindegiaren ardura, haur artatzaile laguntzaile batzuez edo haur ttipien hezkuntza-laguntza arloko tituludun batzuez lagundurik (ad. Haurtzaro ttipiaren arloko LGA).
Gogoa pizteko jarduera desberdinak proposatuak dira egun osoan zehar, haur bakoitzaren erritmoari egokituak.