Merkataritza: nork zer egiten du?

Baionako merkataritza palanka ekonomiko nagusia da hiriarentzat. Eragile guziek ekiten dute merkataritzaren bizkortasun eta garapen egituratu bat mantentzeko.

2016ko uztailaren 21ean onartu Baiona 2016-2020 hiri barneko merkatariktza eta eskulangintza garapenerako gida eskema bide orri bateratua da eragile publiko eta pribatu guzientzat (hautetsiak, merkatariak, kontseilariak, etab.).
Honi behatuz, kolektiboki eta bakoitzaren jarduera arloetan, baionar merkataritza sostengatzeko plantan ezarriak izan diren ekintzen egokitasuna eta eraginkortasuna bermatzen dira.

Nahikeria kolektiboa: hiriaren erakargarritasuna sustatu eta lurraldearen garapen ekonomikoa faboratu merkataritza eta eskulangintzaren bitartez.
Merkatal nortasun azkar eta desberdindu batean bermatzen den hiri barnearen etorkizuna helburu lehiakor baten irudi batetik pasatzen da. Erronka da Baionako hiri barnea Euskal Herriko eta gune urbanoaren erreferentziazko merkatal helmuga nagusia bezala bilakatzea.

Lehentasunezko 3 ardatzen inguruan eraikia da gida eskema:

  1. hiri barne kudeaketa antolatu
  2. hiri barnea eta haren saltegien erakargarritasuna eta helgarritasuna azkartu
  3. merkatal eta eskulangintzaren eskaintza optimizatu eta aniztu.

Badu 20 urte egitura kolektibo horrek koordinatzen eta animatzen duela Baionako merkatal ehuna. Baionako hiri barneko merkatal eta eskulangintza garapenaren aldeko gida eskema plantan ezartzen laguntzen du OCDA-k.
Instituzioetako partaideak diren Baionako Hiria, kontseilu ganbera (MIG, Ofizialeen Ganbera), Baionako Turismo Bulegoarekin loturan dira aktibitate hauek eramaten, eta maila guzietan aitzinamendu eta lankidetza ikuspegi batean datza.

Instituzioen arteko elkarlan honi, gehitzen zaio, aterabide egokiak ko-eraikitzeko OCDA-k Baionako 9 merkatari elkarteekin duen lotura baliotsua eta eraginkorra.
Merkataritza zaindu, bizkortu eta balioan emateko erronkei gehitzen zaie baionar merkatal ehuna osatzen duten 1 500 saltegi, eskulangile eta zerbitzu egiturak Interneten bidez aitzinera ekarria izatea (Bayonne Shopping).
Baionako merkatal aktibitatea laguntzen, egituratzen, balioan ezartzen du ODCA-k. Egunerokoan konkretuki ekinez eta bilakaerak aitzinduz, ondokoak dira lan ardatz nagusi hauek:

  • Baionako merkataritza, eskulangintza eta zerbitzuen ospea eta ikusgarritasuna areagotzea
  • Hiriaren hantatzea sortu eta emendatzea zinezko ondorio ekonomikoak eragiteko saltegietan
  • Bezeroak baldintza onenetan hartzea
  • Saltegi bizkorren plantatzea laguntzea

Argibide gehiagorako: Baionako Merkataritza eta Eskulangintza Bulegoa

Tokiko merkataritza politika eta elkargo mailako intereseko merkataritza aktibitateei ekarri sostengu arloan, Lurraldeko Euskal Elkargoak lurraldearen merkatal egituraren garapen orekatua segurtatzen du merkataritza aktibitate gune eta zentralitate, hiri barne eta burgu barneetan eraman ekintza partekatu baten bidez.

Komunitate interesekoa bezala zehaztua da merkataritza antolamendu partekatu baten estrategia plantan ezartzea eta lurralde mailako merkataritzaren jarraipen kolektiboa, ondokoaren bitartez:

  • Merkatal dinamiken behaketa: lurraldearen merkatal jardueraren azterketa, behatoki eskainia eta ikerketa prospektiboak plantan ezarriz
  • Komunitate estrategia merkatal antolamendu arloan 
  • Merkatal guneak plantatzeko prozedura administratiboen jarraipena hunkitu herriekin loturan (CDAC): lCDAC-en prestakuntza eta jarraipena herri inpaktatuekin, CDAC burutu aitzin printzipiozko iritzi bat adieraziz 
  • Komunitate mailan merkataritza hunkitzen duten operazio kolektiboak (besteak beste, Modernizazio Operazio Kolektiboak)
  • Herriek diruztatu gabeko herriko perimetroa gainditzen eta lurralde marketin eta e-merkataritza arloan operazio kolektiboak helburu dituzten ekimenei sostengua.

Argibide gehiagorako:  Euskal Elkargoa