Saltegiak eta ofizialeak

Baionan, estilo eta gustu guzientzako saltegiak daude. Hiri barnean, jantziak, ofizialeak eta tokiko mozkinak denetan daude, oinezkoentzako eremu zabalean.

Baionak gogo guziak aseko dizkizu. Izan ere, hiri barnean, 3 000 marka biltzen dituzten 1 800 denda ditu, 3 auzogune nagusietan banatuak, Errobiren eta Aturriren elkargunean. Saltegi bakoitzak esperientzia berezia eskaintzen dio bisitariari. Ibiltariak auzoguneen nortasuna ezagutzeko parada ukanen du, ondare aberatsean eta merkataritza bizian murgilduz.

Saltzaileek beren mundura deitzen zaituzte. Baionan erosketen egitea berezia da: begien plazera eta denden asmamena bidelagun ukanen dituzu, eta beste inon atzematen ez diren leku eta eskaintzak ikusiko dituzu.

Sortzaileen dendatxoak, concept store eremuak, marka anitzetako dendak eta saltegi handiak, erosketa oro plazerez egiten da Baionan.

Denden zerrendaren ikusteko, ikus bayonneshopping.com webgunea.