Lege oharrak

2004ko ekainaren 21eko 2004-575 zenbakiko legearen 6. artikuluaren III-1 atalak idatzitakoaren arabera, bayonne.fr webgunea Baionako Hiriak argitaratzen du

Argitalpen zuzendaria Jean-René Etchegaray da, Baionako Hiriko auzapeza.

  • Helbidea : Maréchal Leclerc etorbidea 1, 64109 Bayonne - BP 60004
  • SIRET : 216 401 026 00 366
  • APE : 8411Z
  • Courriel
  • Telefonoa : 05 59 46 60 60

Aterpetzea eta mantentze teknikoa Stratis-ek aseguratzen du.

Aplikatuko den legea eta juridikzioaren esleipena

Baliogunean diren Erabilera Baldintza Orokorrak Frantziako legearen arabera arautzen dira, eta erabiltzaileak hauek onartzean, Frantziako juridikzioei eskumen esklusiboa ematen die, behin betiko.

Erantzukizuna

Erabiltzailearen konexioa webgunera bere erantzukizun osopean egiten da. Kolektibitatea ez da erruduntzat hartzen ahalko webgunearen funtzionamendu-nahasmendu, etete edo gelditzeagatik sortzen diren kalte guztiengatik, baita webgunera konektatzeko edozein modudela eta eragindako kalte material edo immaterial guztiengatik ere.

Ondasun intelektuala

Gunean diren edukiak BAIONA HIRIAren jabetza esklusiboa dira. Jabetza Intelektualaren Kodigoko L.22-4 artikuluaren arabera, elementu horiek egile eskubideak babestuak dira, edozein erreprodukzio BAIONA HIRIAren adostasunak baldintzatua da printzipioz.
Jabetza intelektualaren zuzenbide publikoaren arabera, eta bereziki jabetza intelektualaren kodearen L222-5 artikuluaren arabera, « dokumentu ofizialak » libreki berrerabil daitezke:

  • Adierazpenak, hitzaldiak, prentsa-oharrak eta komunikatuak;

Hala ere, erabilera egokiak ezartzen du eduki horien (argazkiak, bideoak eta ilustrazioak salbu) osorik edo zatika berrerabiltzean iturria argi eta garbi aipatu behar dela. Dokumentu horien (argazkiak, bideoak eta ilustrazioak salbu) osoko edo partzialeko berrerabilpena baimendua da, betiere egilearen izena eta iturria aipatzen badira.
Merkataritzaz kanpoko berrerabilpena baimendua da, betiere informazioaren osotasuna errespetatzen bada, eta haren erranahia, irismena edo aplikazioa ez bada aldatzen; gainera, jatorria eta argitalpen-data zehaztu behar dira.
Edukiren baten erreprodukziorako baimen-eskaerak posta elektronikoz bidali behar dira.

Datu pertsonalak

Datu Pertsonalen Babeserako Europako Erregelamendu berria (DBEO) 2018ko maiatzaren 25ean eman zen indarrean. Zure datu pertsonalen gardentasuna eta babesa bermatzeko xedea duen Informatika eta Askatasunen Legea indartu eta aberasteko etorri da.
Gomitatzen zaitugu orri honetan zure datu pertsonalen kudeaketa eta babesri buruzko gure politikaren ezagutea.