Zerbitzu zibikoa
Zerbitzu zibikoa kontratazioa 2025eko ekainetik urrira
Informazio egunak: ekainean, 4, 11, 18 et 25 an asteazkenez 14:00etan Bayonne Info Jeunes (Bourgneuf karrika 71) gunean
Informazioa eta izen emateak 0771572655 edo service-civique@bayonne.fr
Zerbitzu zibikoa:
- 8 hilabeteko borondatezko engaiamendua
- 16 eta 25 urte artekoentzat idekia, eta 30 urte artekoentzat elbaritasun egoeran
- Lau misio aukeran
- 620€-ko saria hilabetean
- Motibazioari eta baliagarri izateko gogoari buruzko kontratazioa
- Jarduera eremuak: elkartasuna, osasuna, kirola, ingurumena.
- Formakuntza programa bat munduari irekitze baterako
Proposatutako 4 misioak:
2011z geroztik Hiriak 200 gazte baino gehiago errezibitu ditu Gizarte Zibikuan.
4 misioak 2025eko urriaren 20etik 2026ko ekainaren 19ra iraganen da (8 hilabete)
Esperientzia hori egiazko aberastasuna da gaztentzat, baina baita kolektibiatearentzat ere.
Urtero misioak hiritarren beharretara eta gazteen igurikapenetara egokituak dira.
2011z geroztik Hiriak 200 gazte baino gehiago errezibitu ditu Gizarte Zibikuan.
Esperientzia hori egiazko aberastasuna da gaztentzat, baina baita kolektibiatearentzat ere.
Urtero misioak hiritarren beharretara eta gazteen igurikapenetara egokituak dira.
4 misioak 2025eko urriaren 20etik 2026ko ekainaren 19ra iraganen da (8 hilabete)
1 misioa: haurren ongizatean parte hartzea belaunaldien arteko ekintzen, kirolen edo trantsizio ekologikoaren bidez.
Boluntarioak ikasten eta garatzen dira animazio arloan, hiriko eskolako eta gizarte-zentroetako umeekin:
Baionako eskola publikoen eskolaz kanpoko harreretan:
- Boluntarioek, haurren inplikazioa ardatz duten jarduerak proposatzen dizkiete umeei.
Belaunaldien arteko dimentsioa « Baiona Hiria eta seniorrak » misioarekin elkarrekintza ohikoak eta iraunkorrak sortzeko garatzen da. - Trantsizio ekologikoa haurren artean jorratutako funtsezko gaia da, batez er eguerdiko bazkari denboren inguruan, baina baita gazteek sortutako tailer berritzaileetan ere.
- Boluntarioek jardurea fisikoak eta kirol-jarduerak sustatzen parte hartzen dute, CPtik CM2ra bitarteko edozein mailatako haurrei egokitutako animazio ludikoak eginez.
Auzoetako gizarte etxeen bihotzean, animazio soziokulturalaren deskubritzea:
- Eskolaratzean laguntzea: boluntarioek laguntza eskatzen duten haurrei eskolako lanak egiten laguntza ematen diete zentroko animatzaile eta boluntarioekin.
- Aisialdiko harrrea asteazkenetan: egituretan 3 eta 10 urte arteko haurrei harrera egiten zaie.
Boluntarioek animatzaileen ondoan laguntzen eta animatzen dituzte jarduerak eta proiektuak.
Sare sozialak erabiltzeko sentsibilizazioa:
Boluntarioek eskoletako ikasleentzat klasean saioak eraikitzen eta animatzen laguntzen dute.
2 misioa: Gazteekin aurrez aurre egon eta adostasuna, harremanak, jazarpena eta bestetako praktikak gaien inguruan trukatu
Misioaren gaien inguruko profesional esperientziadunekin lagundurik, boluntarioek gazteekin hausnarketa, galderak eta elkartrukeak partekatzen dituzte, parez pare:
Formatu, Baionar gazteei begira (kolegioetako eta lizeoetako) saioak eraiki eta animatu klasean, (kolegioetako eta lizeoetako) ondoko gaietan:
- Bestetako praktikak, adikzioak
- Adostasuna harremanetan eta sexualitatean
- Eskola jazarpena eta ziberjazarpena
Hiriko urteko ekitaldi garrantzitsu bateko aktore ere izanen dira:
2025eko martxoan antolatutako Aniztasunaren Astean parte hartu:
Egunerokoan, siskriminazioei aurre egiteko eta aniztasuna eta eskubide berdintasuna sustatzeko engaiamendua hartzen du Baionak, arlo horretan lan egiten duten elkarte askorekin batera.
Boluntarioek un garrantzitsuen eraikuntza eta animazioa bizitzen dute, tolerantzia eta elkartasun balioak nabarmentzeko asmoz.
3 misioa: Belaunaldien arteko lotura sortu, seniorren ongizatean laguntzeko beren egunerokoan
Boluntarioek, Baiona Hiriko Iguzkian egoitza autonomoko seniorren egunerokoa partekatzen dute. Adinekoentzako egoitza-zentro mediko-soziala, 60 urtetik gorako pertsona baliodun eta autonomoak errezibitzen ditu, bakarrik edo bikotearekin, eguneroko bizitzako keinuak bakarrik ziurtatzeko gai direnak.
Boluntarioak engaiatzen dira:
- Egoiliarren arteko eta bertakoekin lotura bultzatzea: egoiliarren egunerokoan egoteko eta entzuteko denbora eskaintzea, profesionalen taldeekin lankidetzan.
Jarduerak eta araldiak proposatu, bultzatu eta lagundu. - « Baiona Hiria – animazioa eta auzo-bizitza » misioko haurren eta adinekoen arteko belaunaldien arteko trukeak erraztu.
- Auzoko egiturekin gizarte lotura sortu: boluntarioek jarduera eta proiektuak garatzen dituzte elkarte eta hiriko egiturekin, barnean eta kanpoan.
4 misioa: Baionako gazteak beren hirian aritzera eta engaiatzera animatu
Baiona Hiriko Bayonne Info Jeunes baitan, boluntarioak gazteriari eskainitako egitura batean mugitzen dira, eta konpromisoa hartzen dute:
- Jendeari harrera egitea eta informazioa ematea (gazteak eta familiak): 14 eta 30 urte bitartekoei zuzendutako baliabidea da, edozein dela beraien egoera. Gune hau doakoa da, hitz orduarekin edo gabe, eta gai hauei buruzko informazioa ematen du: mugikortasuna, osasuna, orientazioa, enplegua, etxebizitza, bidaia, eskubideak eskuratzea, digitalizazioa eta aisialdia.
- Info Jeunes sarea garatu eta fidelizatu lurraldean: joatea publiko gazteen topaketara, ikasle-aretoetan erakusmahaiak animatzera adibidez, gazteen biziguneetan iraunkortasunak animatzera (lizeoak adibidez).
- Baionako gazteen ekimenen sustengatzea:
1. Gazteek parte hartzen duten hiriko instantzia baten proiektua biziaraztea: Hiriak herriko istantzia bat eraiki nahi du gazteekin. Helburua da gazteria hiritarren parte hartzean sartzea beren egunerokoan, gazteen interesak defendatzea eta hiriko bizitzan parte hartzea.
2. Gazteen tokiko ekimenak edo ekimen bakanak atzeman, eskola edo elkarteetan, engaiamenduari lotuak, eta tokiko ekimenen aitzinatzea gertakari puntualen inguruan.
Xehetasunentzat, Gizarte Zebitzuko tutorearekin harremanetan sar 07 71 57 26 55 / service-civique@bayonne.fr
Frantzian
Zerbitzu Zibikoaren Agentziak Frantzian irekitako misio guztiak biltzen ditu, topaketa ederrak egiteko eta lurralde berriak ezagutzeko parada, abentura berria etxetik ordu batzuetara!
Frantzian proposatutako misio guziak aurkitu
Europan
Etorkizun berrien konkistara joateko, Europako Elkartasun Gorputzarekin engaiatzea posible da, 18 eta 30 urte bitarteko gazte guziei beren borondatez parte hartzeko edo beren herrialdean edo atzerrian antolatuak diren eta Europa osoko komunitate eta pertsonei laguntzeko diren proiektuetan lan egiteko aukera ematen dien Europako programa berriarekin.
Dispositiboa eta mugikortasun eskaintzak deskubritu
Edonon bere misioa sortuz
Herritarrentzako zerbitzu zibiko eta solidarioaren eginkizuna sor daiteke, besteei laguntzeko, bere ideian, bere proiektuan oinarrituta, bakarrik edo besteekin.
Frantziako eta atzerriko aukera ezberdinak ezagutzeko, harremanetan ezar zaitez Departamenduko Gazteria, Konpromiso eta Kirol zerbitzuarekin, Baionako antena 05 40 17 28 38.

