Egoera zaila pairatzen duten Baionarrei eskainia

Epizeria soziala

2010etik aitzina, egoera zaila pairatzen duten Baionar guziei eskainia zaien Epizeria sozioedukatiboa plantan ezarri du.

Egoera zaila bizitzen baldin baduzue, Epizeriak proposatzen dizue elikagaiak, higiene produktuak eta garbikiak zinez balio dutenaren %50 gutiago ordaintzea. Aurreztu %50ek zor bat ordaintzeko, bankuko kontuko zilo bat betetzeko edo aurrezki baten osatzeko baliatuak izanen dira.

Epizeria: laguntza eta jendarteratzea

Epizeria sozioedukatiboaren helburuak dira diru arazoak dituzten baionar familiei hezkuntza laguntza bat ekartzea buxeta baten kudeatzeko, hertsia bada ere, elikadura eta higienea bezalako funtsezko postuak errespetatuz. Jarraipen honi esker zorrak ordaintzen edo proiektu bat gauzatzen lagunduko ditugu. 

Epizeria: Sartzeko baldintzak

Elkarte edo instituzioetako partaide batzuek bideraturik, buxeta jarraipenaren iraupena eta lortu beharreko helburua zehazten duen engaiamendu kontratu batean sartzen dira familiak.

Epizeria, hau da ere:

  • Jakintzen partekatze ataleria kolektiboak,
  • nutrizio arloko aholkuak,
  • elkarbizitza momentuak,
  • gorputz ariketen inguruko aktibitateak.

Argibide gehiago: 05 59 50 67 38