BAIONA HANDIA ETA BAIONA TTIPIAREN 3D MAKETA

Baiona 3Dan

Baiona Handi eta Baiona Ttipiko 3D maketa bat egina izan da 2019ko irailan. Hiriko zerbitzuek erabiltzen dute hiri-kudeaketa eta egitasmo berrietarako. Lan euskarri gisa balia dezakete ere partikularrek eta enpresariek baina zuek ere Hiriko bi auzotegi hauek osotasunean molde interaktiboan araka ditzazuen.

Helikoptero batetik 100 milioi pixeleko sentsore kalibratu batekin hartu aireko mila argazkiren bidez sortua izan da Baiona Handi eta Baiona Ttipiko 3D maketa. Irudiak lotuak izan dira ondotik elkarretaratuak izan dira neurri lasterrak 3D-an burutzea ahalbidetzen duen maketa bat lortzeko. Irudien berezko bereizmena pixel batekoa da 5 zentimetrorako zoruan.

Aktiba ezazue 3D maketa numerikoa

Hemen klika ezazue 3D maketa numerikora buruz berriz bideratua izateko. 

Nola nabigatu?

Orbit modua (modu lehenetsia)

  • saguaren moleta  zoom egiteko
  • ezker klika atxikia maketa makurtu edo itzularazteko
  • shift + ezker klika atxikia maketa mugiarazteko

Pan modua

  • saguaren moleta  zoom egiteko
  • klika atxiki moletan maketa makurtu edo itzularazteko
  • ezker klika atxikia maketa mugiarazteko

Gainean eta eskuineko burger menuan, ekintza desberdinak buru daitezke:

  • Link: pantailan agertu maketaren kokagune zehatzera buruzko esteka bat edo iframe sortu
  • Nabigazio modua:badira 2 modu, Orbit modua lehenetsia da eta Pan modua (ikus gorago)
  • Rendering modua: Default modua (modu normala) edo Wireframe modua (maketaren « eskeletoa » agertzen du)
  • Measurementuak: neurri hartze modua aktibatu. Puntu baten gainean klikatu eta ondotik beste baten gainean 2 punturen arteko distantzia eta goratasun desberdintasuna neurtzeko. Emaitza orriaren behereko aldean agertzen da.