Ondarea eta arkitektura

Lachepaillet zezen plaza

Baionako zezen plaza 1893an eraiki zen, estilo neo-moriskoarekin, eta Frantziako hego-mendebaldeko handiena da; izan ere 10 000 toki baditu jarririk.

Interneten bidez txartelak (9 €tan) erosi dituztenentzat  2020ko irailaren 5eko zezenketentzat iragan abenduko promozioaren karietara, egiten ahal duzuena :
- haien atxikitzea 2021eko Atlantikoko zezenketetako larunbatekoarentzat balio izanen baitira
- diru itzultzea galdegitea bakarrik  gutun elektronikoaren bideaz diru itzultze inprimaki betea juntatuz

Lachepaillet zezen plazaren sortzea

Testu zahar baten arabera, Baionako zezenketen tradizioa 1289koa da, baina oraingo zezen plaza 1893koa da.Mendeetan zehar zezen plaza bat baino gehiago eraiki da Baionan (Armen plazan, San Izpiritun, San Leonen, Itsasaldeko hiribidean…), baina Baionako zezenketa zaleek nahi zuten behin betiko zezen plaza bat eraiki. Aturriko barten gainaldean den Maledailleko goi-ordokia ezin egokiagoa zen zezen plazaren eraikitzeko, izan ere Baiona zentrotik kilometro batera kokatua zen, arto landen eta baratzeen artean.

Ordutik, bere itxura bereziarekin, zezen plaza Baionako kultur guneetarik bat bihurtu da, baionesek biziki gustukoa dutena. Kanpoko apainketa ferra arkuz edertua da (Espainiako toki askotan bezala denbora hartan, mozarabiar eta mudejar artearen ondoretasuna); xarma franko du eta paregabekoa da Frantziako zezen plazen artean.

Mendebaldeko zezen plaza zabalena

Zezen plaza handitu zen 1919ko sutearen ondotik, eta gaur egun ere Frantziako hego-mendebaldeko ederrenetarik da; baditu 10 000 leku jarrirrik eta zenbakiturik. Frantziako mendebaldeko zezen plaza zabalena da.

Urteak jin, urteak joan, hiria zentrotik kanpo zabaldu da, etxeak eta bizitegi ttipiak eraiki dira zezen plazaren inguruan, eta bizitegi-auzoa bilakatu da.

Zezenketa egunak eta kontzertuak zezen plazan

1985az geroztik zezen plaza Herriko Etxearen ardurapean da, erregularki mantendua da, eta aldaketak ere egin dira Europako arau berriei egokitzeko publikoa hartzeko gisan. 10 000 leku badira, eta udan zezenketa egunak eta kontzertu handiak aldizkatzen dira.

Bisita daiteke ezohiko xokoen ikusteko (korraleak, zalditegiak, kapera, erizaindegia, zaldien korralea…), eta biltzarrak edo enpresen kongresuak hartzen ditu eta baiones anitz heldu da biziko etapa garrantzitsuen ospatzeko (bataioak, ezkontzak, urtebetetzeak….).