EGUNEROKO EROSKETAK
Merkatuak
Baiona erdi-erdian, egunero, merkatu estalia goiz osoan zabalik duzu, erosketen egiteko eta produktu freskoen dastatzeko.
Merkatuko 21 saltzaileak asteko egun guziz hor dituzu:
- astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna: 7:00 - 13:30
- ostirala: 7:00 - 14:30
- larunbata: 6:00 - 14:30
- igandea eta besta egunak: 8:00 - 14:30
- besta egunen bezperak (abenduaren 24a eta 31a): 07:00 - 19:00
Kalitatezko produktu freskoen erostea
Arraina, oskoldunak, fruitu eta barazkiak, haragia, zerrikiak, gasna, pizza, epizeria, janari prestatuak… Baionako merkatuan, behar duzun guzia atzemanen duzu. Saskia kalitatezko produktu freskoz betetzen ahalko duzu.
Momentu goxoen pasatzea
Egunero, produktuak bertan jateko parada ere baduzu: ostatuak, erretegia, pizzak, ostrak, boilur moleta, zerriki eta gasna taulak, Italiako mozkinak, gibel gizena…
Gaskoi plazako merkatua, Baionako gainetan
Asteazken guziz, 8:00etatik 13:00etara, aire libreko merkatu anizkuna: ekoizleak, fruitu eta barazki saltzaileak, arrain saltzailea, munduko janari prestatzaileak, jantziak, fantasiazko joiak, osagarriak…
Polo-Beyriseko plaza nagusiko merkatua
Ostiral guziz, 8:00etatik 13:00etara: arrain saltzailea, hegaztiki saltzailea, harakina, janari prestatzaileak, fruitu eta barazkiak… baita foodtruck bat ere, kafe baten inguruan solasean egoteko.
Marquisat plazako merkatua, San Izpiritu auzogunean
Ostiral guziz, 8:00etatik 13:00etara: fruitu eta barazkiak, erretegia, erreximenta eta eztia… auzoko saltegietan egin erosketen osatzeko.
Tokiko ekoizleen merkatua, hiriko merkatu estaliaren inguruan
Larunbat guziz, Merkatuaren inguruan, Errobi bazterretan eta zubietan.
Merkatuko plazan, Roquebert kaian, hirurogei ekoizletik gora beren labore eta abeltzaintzatik ateratako sasoiko mozkinak proposatzen: barazkiak, fruituak, arrautzak, gazta, txarkuteria, ogigintza eta gozogintza… eta gainera bio!
Xaho kaian eta Pelletier karrikan: fruitu eta barazki saltzaileak, munduko zaporeen jatekoen prestatzaileak… baina baita artisau-lanak ere, arropa, fantasiazko bitxiak, askotariko osagarriak… merkatu honen eskaintza osatzen dute.
Marines etorbideko arrandegia
Goizero, igandeetan salbu, tokiko arrantzale profesionalek eguneko harrapaketa zuzenean eskaintzen dute. Arrainaren heltzea eta mareen ordutegiaren arabera, gehienez ere 13:00ak arte.
Hautu merkatua
Ostiral guziz, 7:00etatik 13:00etara, Chaco kaian eta Roland-Barthes zabaldegian (Errobi aldean), hogeita hamar hatu salerosle profesional baino gehiago biltzen dira, miaka aritzea maite dutenen eta jakin-nahien zorionerako.
Leku berean, janari saltzaileek ere produktuak proposatzen dituzte.
Oraingo osasun krisiagatik, hatu merkatua ezeztatua da.
Lehen konfinamenduaren garaian plantan emana, Baiona Hiriko Laborarien hitzorduak tokiko eta sasoiko mozkinekin soilik egin asteroko saskiak linean osatzeko proposatzen ditu. Gisa horretan karta ostegun guziez aldatzen da ondoko astearte arte saskia manatzeko eta Euskaldunen plazan asteazken arratsaldean berreskuratzeko.
Hiriko Laborarien hitzorduko bezeroek, fideltasun-kartari esker, hamargarren manatzean Baionako saltegietan erabiltzekoa den 10 €-ko eros-bonoa erdietsiko dute.
Argibide gehiago eta erreserbatzeak > producteurslocaux.bayonne.fr