Diru laguntzak
Urtero, Baionako Hiriak diru laguntza ekartzen die elkarte batzuei, lurraldean ekintza bat bideratzen dutelarik eta gizarte-gaia edo egitasmoa tokiko interes publikokoa delarik.
Berdintasun eta gardentasun gehiago ekartzeko, 2018an Hiriak elkarteen aldeko diru-laguntzak esleitzeko araudi bat onartu du.
Araudi honen helburua da:
- Baiona Hiriko esku hartzeen esparru orokorra mugatzea, elkarte egitasmoak ekartzen dituztenen aldera
- Baionako Hiriaren diru-laguntzen kudeaketa jokabideen harmonizatzean parte hartzea, araudi-eginbideen errespetuan
- Diru-laguntzen kudeaketa erak zehaztea, jarraibide saihestezinaren urratsak oroitaraziz
- Hartzailearen engaiamendua ikuskatu, ekintzei dagokienez.
Barne araudi honek zehazten dituen neurrien errespetuak du elkarte bati diru-laguntza bat esleitzea baldintzatzen.
Zuen elkarteak, bere funtzionamendua finantzatzeko edo ekintza zehatz bat burutzeko, Baionako Herriko etxearen dirulaguntza galdetu nahi badu, eskaera honela egin dezakezue:
- linean Mon Compte Association teleserbitzua erabiliz
- dagoeneko identifikatzaile bat baduzu, Mon Compte Association gunean sar
- identifikatzailerik ez baduzue linean dagoen kontu-eskaeraren inprimakia bete
- behean dagoen dirulaguntza-eskaeraren txostena osatuz eta posta-elektronikz bidaliz helbide honetara: subvention@bayonne.fr 2025eko urriaren 31a aitzin:
- kirol elkarteentzat, honako hiru txostenak bete:
- Beste elkarteentzat, ondoko inprimakia bete
Permanentziak proposatuak dira, hitzordu bidez soilik, Elkarteen Etxean, irailean eta urrian. Kontaktua : 05 59 46 60 25 edo posta elektronikoz
2017ko maiatzaren 5eko 2017-779 dekretuak dio agintari administratiboek edo erakunde publikoek publiko zabalari urririk uzten dizkiotela diru-laguntzen esleitzea finkatzen duten hitzarmenen funtsezko datuak, kontsultatuz edo deskargatuz.
Diru-laguntzen hitzarmenen funtsezko datuak.
Besteak beste, erakunde hartzailea, diru-laguntzaren gaia, bere zenbatekoa, mota, ordainketaren egutegia finkatzen dituzte datu horiek. Dekretua diruztatze-hitzarmen baten gaia diren diru-laguntzei baizik ez dagokie, gehienetan, zenbatekoa 23 000€ baino gorakoa delarik.
Datu horiek deskarga ditzakezu data.gouv.fr webgunean.
Baionako Hiriak, gardentasunaren esparruan, araudi eginbideez gora joan nahi du eta joan den urtean esleituak izan diren diru-laguntza guzien zerrenda argitaratu nahi du.
Esleitutako diru-laguntzak - 2023ko kontu administratiboa
Elkarteen diru-laguntzei eta diruztatzeari buruzko argibide gehiago
Service-Public.fr webgunean, elkarteen diru-laguntzei eta diruztatzeari dagozkien testu, orri baliagarri eta inprimaki guziak aurkituko dituzu.