Clic-arengana joan zaitezke argibide, urraspide askorako, galdera desberdinak egiteko hala nola etxean egoteko aterabideak (etxeko laguntzaileen zerbitzuak, apairuak ekartzea…), etxebizitzaren hobetzea, diru-laguntzak, zahar-etxe batean edo beste erakunde batean ostatatze egiturak, babespen juridikoaren neurriak, aisialdiak, gizarte bizitza eta harremanak…
Informatze eta aholkatze eginkizunaz bestalde, Clic-ak gizarte eta mediku-gizarte laguntza mota desberdinak ere proposatzen ditu:
- Adinekoaren beharrak aztertzea eta banakako laguntza plana plantan ezartzea
- Partaideen sare bat piztea, pertsonaren hautuen errespetuan
- Egoeraren segimendua, hurbilekoekin eta tokiko partaideekin hitzartze eta koordinaketaren bidez
Diziplina anitzeko lantalde batek ditu eginkizun horiek segurtatzen (talde administratiboa, gizarte langileak, medikua, psikologoa).