ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN

Onarpen Bakarreko Batzordea

Baionako Onarpen Bakarreko Batzordeak ditu erabakiak hartzen Haur Ttipien Bitartekaritza Gune Bakarreko kide diren egitura ororentzat. Harrera kolektiboa edo familia-haurtzaindegia hautatu baldin baduzu zure haurrarentzat, zure eskaera aztertuko du.

Onarpen Bakarreko Batzordearen eginkizuna izaten da Baionako haur gazteen egituretan eguneroko harreraren arloko onarpenei buruz iritzia agertzea, besteak beste familia eta lanbide egoera, familiaren baliabideak eta osaketaren araberako irizpideetan oinarrituz.

Zinegotziz, harrera mota desberdinetako ordezkariz osaturik, Onarpen Bakarreko Batzordeak haur ttipien harreraren eskaintzarako sarbidean zuzentasuna bermatzen du.

Onetsitako haurtzain baten etxeko harrera mota hautatzen baldin baduzu

Haurtzainen bitartekaritza gunearen animatzaileak haurtzainen zerrenda eguneratu bat emanen dizu, zure beharrak kontutan hartuz. Haiekin zuzenki harremanetan sartuko zara hitzordu bat finkatzeko. Haurtzainen bitartekaritza gunearen animatzailea zure zerbitzuko egoten da lan kontratua egiteko, eta zuzenbide arloko edozein galderari erantzuteko.

Familia-haurtzaindegi batean eguneroko harrera edo harrera kolektibo bat eskatzen baldin baduzu

Onarpen Bakarreko Batzordeak ditu eskaerak aztertzen, eta ondoko erabakiak hartzen:

  • martxo erdian: apirilerako, maiatzerako, ekainerako eta uztailerako harrera eskaerei dagokienez (txostenak uzteko epe muga: otsailaren 28a edo 29a)
  • maiatz erdian: agorrilerako, irailerako eta urrirako harrera eskaerei dagokienez (txostenak uzteko epe muga: apirilaren 30a)
  • agorrila bukaeran: azarorako, abendurako harrera eskaerei dagokienez (txostenak uzteko epe muga: agorrilaren 15a)
  • azaroan: urtarrilerako, otsailerako eta martxorako harrera eskaerei dagokienez (txostenak uzteko epe muga: urriaren 31)

Batzordeak eskaerak sailkatzen ditu ondoko irizpideen arabera:

  • familia-egoera: familian diren haurren kopurua, egituran anai-arreba baten presentzia, bi gurasoak etxean bizitzea ala ez, bikitasuna edo sortze anitzak
  • etxearen baliabideak, besteak beste pobrezia maila baino apalagoak direlarik
  • osasunari, urritasunari lotutako baldintzak  (guraso edota haurra)

Onartutako proposamena jakinarazia izanen zaizue mezu elektronikoz batzordeak deliberatu eta ondoko bi asteren epean.

Hautatu zenituen proposamenetarik bat ez baldin bada onartua izan eta zure hautua igurikatze zerrendan atxiki nahi baldin baduzu, haurtzaro ttipiaren arloko zerbitzuari mezu elektroniko bat bidali behar diozu nahitaez, eskaera egiteko: petite.enfance@bayonne.fr

Noizbehinkako harrera eskaerak harrera egiturei bidaliak zaizkie. Azken horiek zuekin harremanetan sartuko dira zuzenki, haien disponibilitateen arabera.

> Aitzinetikako ibileraren eta Onarpen Bakarreko Batzordearen araudia deskargatu.