Haurtzaindegietako menuak

Ttipi-ttipien apairuak

Hiriari ostalaritza zerbitzuaren kalitatea axola zaio, eta behin eta berriro hobetzen saiatzen da. Baionako herriko hiru haurtzaindegietan zuen haurrei zerbitzatzen zaizkien menuak ezagut itzazue: San Izpiritu, Xaho kaia eta Pyrène.

Éole elkartasuneko jatetxea izaten da ostalaritza kolektiboaren hornitzailea, Baionako hiriko haur gazteen harrera egitura kasik guziak, eskola publikoak (ama eskolak, lehen mailak) eta eskola pribatu batzuk hornitzen dituela eta.

Badira zenbait urte Baionako Hiria engaiatu dela ostalaritza zerbitzuaren kalitatezko hobekuntza urrats batean. Zuen haurrei proposatutako janariaren kalitatearen hobetzeak eta menuen aniztasunak garapen iraunkorraren arloko helburuak dituzte oinarri.
Eskolako ostalaritzaren merkatua berriztatua izan baita 2019an, neurri zenbait plantan ezarriak izan dira jadanik indarrean den urratsa indartzeko.

  • Egunero menu begetariano bat ukaiteko aukera
  • Bio gehiago, %20ko ekoizpen biologikoa dela helburu, 2019. urtearen bukaeratik goiti, diru-balioari dagokionez.
  • Sare laburretik datozen ekoizpen gehiago
  • Janari-ontzixken birziklapena
  • Banakako paketatzeen murrizketa
  • Hazkurri oreka eta gustu aniztasuna errespetatzea

Hiru hilabetero, menuen batzorde bat biltzen da. Eoleko profesionalek, Hiriko zerbitzuek (hezkuntza, haurtzaro ttipia, garapen iraunkorra) eta ikasle eta haurtzaindegietako haurren gurasoen ordezkariek dute batzorde hori osatzen. Etorkizunerako, haurrei zerbitzatuak izanen zaizkien menuak finkatzea dute xede, hartutako kalitatezko engaiamenduak errespetatuz.