ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN

Pirouette elkarte haurtzaindegia

Polo auzoan kokatua, Pirouette haurtzaindegiak, FaLKek kudeaturik, jatorri sozial guzietako familiak errezibitzen ditu, gizarte aniztasuna bultzatzeko xedearekin.

Haurra zaintzeko motaz bestalde, elkar bizitzak haurraren ernatzea eta sozializazioa laguntzen ditu, eta, horrez gain, prebentzio goiztiarraren lekua izaten da, diziplina anitzeko lantaldearen behaketa gaitasunari esker. Gurasoek leku handia dute eta topaketa desberdinetan parte hartzera gomitatuak dira (gurasoen arteko kafea, guraso/haur tailerrak, bestak, ateraldiak, gaikako gaualdiak…). Pirouette haurtzaindegiak ahultasun egoeran diren haurren laguntzeko bidea ere eskaintzen du eta arta etxe batzuekin elkarlanean ari izan daiteke.

Leku kopurua 

34 leku

Irekitze egunak

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia

7:30 - 18:30

Haurren adina

10 astetik 6 urtetara

Diru mailako parte hartzea

Gurasoen diru mailako parte hartzea, familiaren osaketa eta zergapeko irabazien arabera kalkulatutako oreneko prezioari dagokio.

Gurasoek hilabeteko parte hartzea ordaindu behar dute, familien laguntza kutxa nazionalak finkatutako kalkulu moldeen eta prezio-taula nazionalaren arabera, egituraren zerbitzu bakarreko ibileraren esparruan.

Diru kopurua alda daiteke familiaren osaketa eta baliabideen arabera, eta familiaren haur kopuruaren araberako indar aldakorraren tasa bati dagokio, urteko behe muga eta goi muga tartean.

 

FAMILIEN PARTE HARTZEEN PREZIO-TAULA NAZIONALA 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra

Haur kopurua

1234/5/6/78tik gora

Oreneko tasa, FaLK oinarri

0,0610 %

0,0508 %

0,0406 %

0,0305 %

0,0203 %

Familia batean, haur bat urritasun egoeran baldin bada, karga gehigarri hau kontuan hartzea komeni da, familiak ukan dezakeen indar tasa baino justu behereagoa aplikatuz.