ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN

L'Arche de Noé elkarte haurtzaindegia

L'Arche de Noé haurtzaindegian, urritasun edo ahultasun egoeran diren haurrei lehentasuna emana zaie: leku kopuruaren herena segurtatua zaie.

L’Arche de Noé haurtzaindegiaren galtzarrean, urritasuna ez da oztopoa baizik eta dinamika baikorra eta eraginkorra sortzeko aukera haur guzien laguntza-bidean. Haurtzaindegiaren harrera haur bakoitzari eta gurasoen beharrei egokitzeko gisan antolatua da. Horrela, sinple-sinpleki, norbera hazten da besteekin harremanetan izanez, edozein erritmo, adin, behar edo zailtasun ukan ditzan…

Urritasun edo ahultasun egoeran diren haurren eskolatzea

Largenté ama eskola ondo-ondoan baita eta familien eskaeraren arabera, urratsez urratseko banakako eskolatze egitasmoak susta ditzakegu, partaidetza hori beste eskola batzuekin garatzen dugula ere. Partaidetza urrats honen xedea da urritasun eta ahultasun egoeran diren haurren eskolatzea erraztea.

 

Zuzendariarekin harremanetan sar zaitezke erakundea bisitatzeko.

Leku kopurua 

26

Irekitze egunak

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia

8:00 - 18:30

Haurren adina

10 astetik 6 urtetara

Diru mailako parte hartzea

Gurasoen diru mailako parte hartzea, familiaren osaketa eta zergapeko irabazien arabera kalkulatutako oreneko prezioari dagokio.

Gurasoek hilabeteko parte hartzea ordaindu behar dute, familien laguntza kutxa nazionalak finkatutako kalkulu moldeen eta prezio-taula nazionalaren arabera, egituraren zerbitzu bakarreko ibileraren esparruan.

Diru kopurua alda daiteke familiaren osaketa eta baliabideen arabera, eta familiaren haur kopuruaren araberako indar aldakorraren tasa bati dagokio, urteko behe muga eta goi muga tartean.

 

FAMILIEN PARTE HARTZEEN PREZIO-TAULA NAZIONALA 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra    

FAMILIEN PARTE HARTZEEN PREZIO-TAULA NAZIONALA 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra

Haur kopurua

1

2

3

4/5/6/7

8tik gora

1

2

3

4/5/6/7

8tik gora

1

2

3

4/5/6/7

8tik gora

Oreneko tasa, FaLK oinarri

0,0610 %

0,0508 %

0,0406 %

0,0305 %

0,0203 %

0,0610 %

0,0508 %

0,0406 %

0,0305 %

0,0203 %

0,0610 %

0,0508 %

0,0406 %

0,0305 %

0,0203 %

Familia batean, haur bat urritasun egoeran baldin bada, karga gehigarri hau kontuan hartzea komeni da, familiak ukan dezakeen indar tasa baino justu behereagoa aplikatuz.