ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN

After School haurtzaindegia

2010eko uztailean sortua, After School mikro-haurtzaindegia egitura pribatu bat da. Gaur egun, departamenduan, egunero irekia den haurtzaindegi bakarra da.

After School mikro-haurtzaindegiaren egoitza, lehen etxe pribatu bat zena, osoki zaharberritua izan da. Baratze bat bada eta 100 m²ko eremua.

Ohiz kanpoko harrera baten alde

Harrera mota desberdinak proposatuak zaizkie familiei, ohiz kanpoko harrerako zaintza beharrak dituztelarik:

  • Eguneroko harrera: mikro-haurtzaindegiak lanarengatik hilabeteko ordutegi bat ukaitera behartuak diren familiak errezibitzen ditu.
  • Harrera finkoa, ohiz kanpoko ordutegiarekin
  • Noizbehinkako harrera: lekuen erreserbatzea hilabete batetik bestera egiten da.
  • Eskolaldi inguruko harrera

Diziplina anitzeko lantalde batek ditu familiak errezibitzen: haurren kudeatzaile-animatzaile bat eta mintzairari lotutako keinuen animatzaile bat (Eveil & Signes labela), hartze fisiologikoan eta ninien igurtzaldietan formatutako haur artatzaile bat, eta haurtzaro ttipiaren arloko hiru hezitzaile-laguntzaile.

Animazio egitasmoak

Animazio egitasmoak plantan ezarriak dira partzuer batzuekin, eta familiak maiz parte hartzera gomitatuak dira

  • Ballabulle zirku eskola
  • Yoga, parte hartzaile aritu batekin
  • Musika tailerra
  • Baionako mediateka…

Leku kopurua 

10

Irekitze egunak

Astelehenetik igandera

Ordutegia

Astelehenetik larunbatera 7:00 - 21:30  Igandean 7:00 - 17:00

Besta egunetan irekia, erreserbatuz

Haurren adina

10 astetik 6 urtetara

 

Prezioak

Prezioak familien hilabete sarien araberan zehaztuak dira.  PAJE-CMG balia dezakete, Familien Laguntza Kutxari  (FaLK) galdegitearen baldintzapean.  Prestazio hau emana da baldin eta haurraren guttieneko presentzia 16 orena baino goragoa bada hilabetean; laguntza kendu ondotik, guttienez  %15a familiaren gain egonen da. FaLKen laguntzaz gain, familiak eskura dezake %50eko zerga kreditu bat, haurka urtean ordaindutako 2 300€ko neurrian.