Micro-crèche associative "Berthe Morisot"

La micro-crèche "Berthe Morisot" est gérée par l’association Klein membre du groupement associatif Celeste. Cette structure se situe sur le parvis de la Gare, au rez-de-chaussée du Pôle Santé, 1 place Pereire à Bayonne. Elle propose aux familles de l’accueil régulier, occasionnel et de l’accueil d’urgence en accordant une attention particulière à l’accueil des familles en situation de précarité et de vulnérabilité.

Toki kopurua12
Irekitze egunakAstelehenetik ostiralera
Ordutegiak7:45 - 18:15
Haurren urteak10 astetatik  4 urtetara

Egituraren aurkezpena

Berthe MORISOT mikrohaurtzaindegia Klein elkarteak kudeatzen du, Celeste elkarteko kidea da. Egitura hau Geltokiaren plazan kokatua da, Osasun Poloko beheko solairuan, Pereire plaza 1, 64100 Baiona. Familiendako harrera erregularra, noizbehinkakoa eta larrialdiko harrera eskaintzen ditu, egoera zaurgarrian edo prekaritatean diren familien harrerari arreta berezia eskainiz.

KLEIN mikrohaurtzaindegietan, adin desberdinetako haurrak elkarrekin hartzea erabaki dugu; adin desberdineko haurrek elkarrekin egiten dute aitzina.
Espazioaren antolaketa tikiek eta handiek elkarrekin bizitzeko moduan pentsatua izan da.
Talde osoak haur tikien harrera pertsonalizatuaren balioak sustatzen ditu. Horrela, gure esna-proposamenak haurraren beharretara eta garapen-denborara egokitzen dira; haur bakoitzaren erritmoa errespetatzeari arreta berezia eskaintzen diogu, eta gure praktikak etengabe egokitzen ditugu.

Garapen motorraren errespetua eta laguntza, motrizitate librearen praktikaren bidez, espazio eta material egokituen bidez, eta esna-proposamen pertsonalizatuen bidez gauzatzen dira. Garapen afektibo eta sozialaren errespetua eta laguntza, familia bakoitzarekin egokitzapen-denboren eraikuntzaren bidez, haur bakoitzarentzat erreferentziazko profesional baten izendapenaren bidez, eta gure zaintza-praktiken (eramateak, besarkadak, hitzaren bidezko laguntza…) egokitzapenaren bidez; haurra bere kasa egiteko eta besteekin topo egiteko prozesuan lagunduz. Garapen kognitiboaren errespetua eta laguntza, ingurune aberats, askotariko, egokitu eta estimulatzaile baten bidez, esna-proposamen pentsatu eta pertsonalizatuen bidez bermatzen dira.

Kanpoalde pribatiborik ez izanik, gure hezkuntza-proiektua horren arabera diseinatu da, eta haur tikiendako hiriaren baitako hainbat ateraldi proposatzen ditu: mediateka, merkatua, ibilaldiak, museoa, parkea, baratzea, eta abar.

Prezioak

Gurasoek hilabeteko ekarpen bat ordaindu behar dute, CNAFk finkatutako baremo nazionalaren eta kalkulu-metodoen arabera, zentroaren PSU funtzionamendu-esparruan. Ekarpenaren zenbatekoa familiaren diru-sarreren eta osaeraren arabera aldatzen da, eta familiako haurren kopuruaren arabera doitu daitekeen ahalegin-tasa bati dagokio, urteko gutieneko eta gehieneko muga batzuen barne.

FAMILIEN EKARPENEN BAREMO NAZIONALA

Haur kopurua

1

2

3

4/5/6/7

 8tik gora

CAF oinarriko orduko tarifa

0,0619%

0,0516%

0,0413%

0,0310%

0,0206%

Familiako haurretako bat ezgaitasun-egoeran bada, karga osagarri hori kontuan hartu behar da, familiari dagokion ahalegin-tasa baino maila bat apalagoa aplikatuz.