ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN

Copains et Copines mikro-haurtzaindegia

Copains et Copines mikro-haurtzaindegia eguneroko edo noizbehinkako harrerako egitura pribatua da. 10 haur errezibi ditzake, disponibilitateen arabera.

Copains et Copines Baionako mikro-haurtzaindegian, diziplina anitzeko lantalde batek ditu haurrak zaintzen:

  • zuzendari bat, haur gazteen hezitzaile,
  • haur gazteen hezitzaile bat,
  • haur artatzaile laguntzaile bat,
  • haurtzaro ttipiaren arloko arduradun bat, haur ttipien heziketa-harrera arloko LAG tituluduna.

Lantaldeak mintzairari lotutako keinuzko komunikazioa erabiltzen du, haurrak bere beharrak eta gogoak adieraz ditzan, mintzatzeko gai izan baino lehen.

Haurrak errezibituak dira familien egun eta ordutegi beharren arabera, hots 2 orenetik 5 egunetara astean zehar.

Arduradunak hitzordu bat hartu nahi luke izena eman aitzin, egitura bisitarazteko, ibilerari buruzko xehetasunak emateko eta aitzinkontu bat finkatzeko. Hitzordua har dezakezu mezu elektroniko bat idatziz edo telefonoz deituz.

Leku kopurua 

10

Irekitze egunak

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia

8:30 - 18:30

Haurren adina

10 astetik 6 urtetara