ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN

L'Odyssée des enfants mikro-haurtzaindegia

L'Odyssée des enfants mikro-haurtzaindegiak haurraren banakakotasuna eta bere ongizatea hobesten ditu, segurtasun fisikoa eta afektiboa errespetatuz. Guraso eta haurren arteko harremana mantentzen du harrera denboretan eta familiak laguntzen ditu, elkar entzutearen eta elkarrizketen bidez eraikitako konfiantzazko harremanari esker.

180 m²ko eremu zabalari esker, mikro-haurtzaindegi honek haurraren bilakabideari lotutako jarduerak eta jokoak proposatzen ditu: margolaritza, moldatzeko orea, irudi kolatze eta mozteak, marrazketa, motrizitate fina, psikomotrizitatea… haurraren nahia errespetatuz eta balioztatuz. Lehentasuna emana zaie jardueraren denboran haurrak duen plazerari eta uzten duen aztarnaren garrantziari.

L’Odyssée des enfants haurtzaindegiak guraso-haur harrera denboretako eta ama eskolan sartzerako bereizketa laguntzen du aste oso batean antolatutako egokitze garai baten bidez. Haur bakoitzaren beharrei eta erritmoari dagokie.

Leku kopurua 

10

Irekitze egunak

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia

7:30 - 18:30

Haurren adina

10 astetik 6 urtetara

Prezioak

Prezioak familien hilabete sarien araberan zehaztuak dira.  PAJE-CMG balia dezakete, Familien Laguntza Kutxari  (FaLK) galdegitea baldintzapean.  Prestazio hau emana da baldin eta haurraren guttieneko presentzia 16 orena baino goragoa bada hilabetean; lagunta kendu ondotik, guttienez  %15a familiaren gain egonen da. FaLKen laguntzaz gain, familiak eskura dezake %50eko zerga kreditu bat, haurka urtean ordaindutako 2 300€ko neurrian.