ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN

Bambinou elkarte haurtzaindegia

Bambinou elkarte haurtzaindegia 1987an sortutako elkarte bat da, gurasoen ekimenez. Oroz gainetik, Bambinou giza neurriko egitura bat da, sail bakarreko harrera goxoarekin, haurraren erritmoaren errespetuan.

2009tik goiti, diziplina anitzeko lantalde batek gurasoak ordezkatzen ditu, haatik azken horiei leku handi bat utzia zaielarik. Izan ere, elkarte bizitzan parte hartzen dute noizbehinkako irekitze (7:30 - 9:00) eta heste (17:00 - 18:30) zerbitzuak segurtatuz, xitxuketa eta baratzezaintza asteburuetan parte hartuz, elkartearen bulegokide izanez…

Leku kopurua 

16

Irekitze egunak

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia

7:30 - 18:30

Haurren adina

10 astetik 6 urtetara

Diru mailako parte hartzea

Gurasoen diru mailako parte hartzea, familiaren osaketa eta zergapeko irabazien arabera kalkulatutako oreneko prezioari dagokio.

Gurasoek hilabeteko parte hartzea ordaindu behar dute, familien laguntza kutxa nazionalak finkatutako kalkulu moldeen eta prezio-taula nazionalaren arabera, egituraren zerbitzu bakarreko ibileraren esparruan.

Diru kopurua alda daiteke familiaren osaketa eta baliabideen arabera, eta familiaren haur kopuruaren araberako indar aldakorraren tasa bati dagokio, urteko behe muga eta goi muga tartean.

FAMILIEN PARTE HARTZEEN PREZIO-TAULA NAZIONALA 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra

Haur kopurua

1234/5/6/78tik gora

Oreneko tasa, FaLK oinarri

0,0610 %

0,0508 %

0,0406 %

0,0305 %

0,0203 %

Familia batean, haur bat urritasun egoeran baldin bada, karga gehigarri hau kontuan hartzea komeni da, familiak ukan dezakeen indar tasa baino justu behereagoa aplikatuz.