Sarhitza

2025. urtea mugarri egituratzailea da Baionako Hiriak 2023ko abenduan onartutako Trantsizio Ekologiko eta Solidarioaren Proiektua (TES) gauzatzeko prozesuan.
Ekimenaren ezarpenari eta ekintzen abiarazte operatiboari eskainitako lehen urte baten ondotik, lurraldean ikusgarri bihurtzen den gauzatze fase batean sartzen gara, espazio publikoei, hezkuntzari, elikadurari, kulturari, energiari eta biodibertsitateari eragiten dieten proiektu adierazgarrien bidez.

Zoladura iragazgaitzak kentzeko eta berdeguneak sortzeko ekintzak hainbat auzotan hedatzen ari dira; aldi berean, eskola-patioek beren eraldaketa segitzen dute, freskoagoak, iragazkorragoak eta pedagogikoagoak diren espazio bihurtzeko. Trantsizioa praktiketan ere islatzen da eskoletan, biohondakinen bilketaren, euri-uraren berreskuratzearen eta jantokietan plastikoa pixkanaka uztearen bidez.

Aldi berean, Hiriak biodibertsitatearen aldeko bere ekintza indartzen du, Hiriko Biodibertsitatearen Atlasaren abiaraztearekin eta Ansot-eko ordokiko Natura Erreserba Nazionalaren prozesuaren aitzinapenarekin; aldi berean, etorkizuneko energia-azpiegitura handiak prestatzen ditu, hala nola Prissé-ko etorkizuneko bero-sarea edo Bonnat-Helleu Museoa geotermiako putzuetara konektatzea.

Dinamika kulturalek, sozialek eta herritarrek trantsizio honetan bete-betean parte hartzen dute, mediateka berriaren irekieraren, euskararen eta gaskoi hizkuntzaren balioztatze-lanaren, langileen formakuntzaren eta Hiriak SCIC Patxama bezalako proiektu kooperatiboetan duen engaiamenduaren bidez.

Hautetsiekin, hiriko zerbitzuekin, baina baita Baionako emazte eta gizon guziekin batera, determinatuak gira gure hiriari klima-aldaketara egokitzeko zinezko programa bat emateko, lurraldea sendoagoa eta erresilienteagoa izan dadin.
Trantsizio ekologiko eta solidarioa hemen eta gaur jokatzen da!

Jean-René ETCHEGARAY,
Baionako Auzapeza