L'ACCUEIL DE VOTRE ENFANT À BAYONNE

«1,2,3 Soleil !» mikro-haurtzaindegia

Baionako Hiriak kudeatzen duen mikro-haurtzaindegia 12 tokitarako homolagatua da. Egunean zehar, harrera kolektibo, erregular, noizbehinkako eta urgentziazkoa bat asegurtatzen du itxoite zerrendan diren Baionako familiendako.

Leku kopurua

12

Idekitze egunak

Astelehenatik ostiralera

Ordutegiak7:30 - 18:30
Haurren adina10 astetartik 3 urteetara

Egituraren aurkezpena

Breuer egoitzaren behealdean kokatua, «  1,2,3 Soleil!  » hiriko lehen mikro-haurtzaindegiak, aldi berean 12 haur errezibitzen ahal ditu. Haurren harrera « adin nahasiak » izeneko taldean egiten da (10 astetik 3 urtera arte), bizitza gune amankomun batean. Antolaketa haurren elkarbizitza, esnatze eta ongizatea sustatzeko pentsatua izan da, tonu leun eta lasaigarrietan. Kanpoko patio pribaturik gabe, bizitza gunearen azalera, eguneroko ibilbide psikometriko moldagarrien instalazioa eta joko egitura handi batek haurren gaitasun motorikoak garatzen laguntzen dute.
Baiona Hiriko EAJE guzietan bezala, motrizitate askea, behaketa, haur bakoitzaren denbora, komunikazio positiboa eta familien laguntza, gurasotasunaren aldeko logika batean, profesionalen ardatz dira.
Bestalde, egituraren proiektu pedagogikoa bereziki naturaren ezagutzan eta mundurako irekieran oinarritzen da, kanpoko espazio pribatuaren faltari aurre egiteko. Haurrak aste guzietan joaten dira Gaskoinen plazako merkatura, eguraldiak uzten duen guzietan; baita berehalako inguruneko parke ttipira ere, eta oinez erraz hel daitezkeen inguruko azpiegituretara, mediatekara adibidez.

Prezioak

Gurasoek hilabeteko ekarpen bat ordaindu behar dute, erreferentziatzat hartuz estatu mailako baremoa eta CNAF-ek zehaztutako kalkulu-moduak, establezimenduaren PSU funtzionamenduaren baitan.
Zenbatekoa familiaren diru-sartzeen eta osaeraren arabera aldatzen da, eta familiako haurren kopuruaren arabera moldatzen den ahalegin-tasa bati dagokio, urteko guttieneko eta gehieneko muga baten barnean.

Haur kopurua1234/5/6/7

8tik goiti

CAFeko oinarrizko ordu-tasa0,0619%0,0516%0,0413%0,0310%0,0206%

Familian haurretako bat desgaiasun egoeran aurkitzen bada, karga gehigarri hori kontuan hartu behar da, familiak lor dezakeenaren azpiko ahalegin-tasa aplikatuz.