TOKIKO KAFE ANTZOKI BAKARRA

Luna Negra

Musika (bluesa, popa/folka, lirikoa, ijito jazza, soula, euskal musika, flamenkoa…), antzerkia (komedia, one man show, umore bisuala, inprobisazioa…), magia, hipnosia, mentalismoa, pailasoak, eta beste ikusgarri mota anitz ikus daitezke Luna Negran…

Ikusgarriak leku intimistan

Badu 20 urte baino gehiago Luna Negra kafe antzokia sortu zela dorre galoerromanoaren oinetan, eta berriki arte eskualdeko lurraldean plantatua zen kafe antzoki bakarra zen Bordele eta Tolosaraino. Antzoki ttipitto horrek urtean 150 ikusgarri proposatzen ditu eta publikoa beti eta kopuru handiagoan heldu da leku kultural horretara, non programazio ausarta, eklektikoa eta errotik herrikoia ikus baitaitekeen. Beti giro goxoan!

 

Artista anitz ari izan dira Luna Negran eta erregularki itzultzen dira: Peter Harper, Nico Wayne Toussaint, Pauline eta Juliette, Sélénite, Élise Archambault, Sarah Johnson, Abblaye Cissoko, les Pères Peinards, Bilika, Peio Ospital, Benoit Joubert, The Band from New York, les Frères Brothers, Nicole Ferronni, JeanFi Jeanssen, Hervé Barbereau, les Copines, eta beste artista asko-asko, tokikoak eta nazioartekoak…

Programazioa lunanegra.fr  webgunean atzemanen duzu

Txartelak

  • Linean erreserbatzeko: www.lunanegra.fr
    Hauta zure tokiak, inprima txartelak edo atxiki telefonoan, eta ez duzu lerroa egin beharko! Ordainketa segurua txartelez edo PayPalen bidez.
  • Baionako Turismo Bulegoan, Euskaldunen plazan
  • Ticketmaster eta Billetreduc.com saltzaileengan
  • Luna Negrako txarteldegian 19:45etik 20:15era, lekuak bukatu arte
    Sosez ordaindu daiteke, edo txekez Quartier Latin elkartearen izenean, Rev&Sens kultura txekez eta Bayonne Shopping opari-txekez.

Prezioak

17 € prezio betea  / 12 € kide prezioa / 8 € prezio apaldua (Déclic txartela, ikasleak, langabeak, heldu elbarrituak) / 4 € haurrentzat (6-12 urte). Dohainik 6 urte arte.
Ezagutzeko ikusgarrien prezioak: 10 € / 7 € / 5 €