Herrikoi ikuskizun handiak
Lauga tauladaren aldetik
Baiona Hiriak, bere Turismo Bulegoarekin elkarlanean, 2025/2026ko "Lauga Côté Scène" denboraldia aurkezten du, kontzertuak, ikuskizun umoretsuak eta dantzekin. Baiona Hiriak nahita anitza izanen den eta beti prezio eskuragarrietan irisgarria den denboraldi berri bat nahi izan du.
Lauga Côté Scène : 2025
Lauga Côté Scène : 2026
Lauga gela: Ekitaldi handientzat neurtu eta prestatua den ekipamendu bat
Funtzioei dagokienez, anitza (kirola eta kultura) eta edukierari dagokionez (1.000etik 3.000 eserlekura), Lauga gelak ekipamendu berezia eskaintzen du Euskal Hirigune Elkargoan eta Landetako hegoaldean.
Bere kirol funtzioaz gain, nazioarteko eta estatu mailako ospe handiko ikuskizunak eta Euskal Herriko produkzio eredugarriak hartzen ditu. Hamabost ikuskizun inguru programatzen dira urriatik maiatzera.
PUBLIKO OROARENTZAT EGOKITUA DEN GELA
- PMR : Erreserbak eta harrera pertsonalizatua, Lauga Gela irisgarria da mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. Harrera pertsonalizatua eskaintzen da heltzetik plataforma espezializatura laguntzeraino.
- CMI : Doako sarbidea laguntzaileentzat. Baiona Hiriak doako sarbidea ematen die « Lauga Côté Scène », « Koruak » eta « Dimanches en musique » ekitaldien barnean programatutako ikuskizunetara joateko, laguntzarik gabe mugitu ezin diren desgaitasuna duten pertsonen edo laguntzaileei. Doako sartze hau pertsona bakoitzeko laguntzaile bakarrari aplikatzen zaio, “ezindura” eta “laguntza beharrezkoa” adierazten dituen Mugikortasun Txartela (CMI) duenari
- BERRITASUNA: Baiona Hiria egunerokoan ari da lanean gero eta inklusiboagoa izateko, ezinduei hiriko ekipamendu eta zerbitzuetarako sarbidea erraztuz. 2025/2026ko programazio kulturala entzumen urriko pertsonentzat irekia da orain, esperientzia berezi eta murgiltzailea eskaintzeko! Maurice Ravel Pays Basque kontserbatorioak eskuzabalik utzitako 5 txaleko dardaratiez gozatzeko, erreserba bat eta helduleku labur bar beharko dira.
Entzumen urritasuna dutenentzat Elioz connect sistema errazten duen gestioa eskuragarri da.
Erreserbak eta harremana ezgaitasun egoeran diren ikusleentzat: info@visitbayonne.com / 05 59 46 09 00
Lauga côté scène: prezioak ahalik eta apalenak
Lauga Côté Scène denboraldia Baiona Hiriak eta Turismo Bulegoak babesten dutenez, eserlekuen prezioak askoz apalagoak dira beste hiri gehienetan berdin-berdineko ikuskizunetarako ordaintzen direnak baino. Prezio apalak izateko politika hau Baiona Hiriaren borondateari esker posible da, ikuskizunen programazio hau abian ematearekin loturiko arrisku finantzarioa osorik bere gain hartzea, ikuskizun ekoizle desberdinekin adosturik.
