KULTURA LANKIDETZARAKO ERAKUNDE PUBLIKOA

Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionala

Hego Akitaniako Eszenatoki NazionalaK 50 ikusgarri proposatzen ditu denboraldi guziez, Baionan, Angelun, Bokalen eta Donibane Lohizunen. Baionako Michel-Portal antzokiaren kudeaketaz arduratzen da, eta antzerkian, dantzan, musikan eta zirkuan nazio eta nazioarte mailan ospea duten artista anitz errezibitzen ditu.

2019/2020ko denboraldiaz geroztik, proiektu artistiko eta kultural berria du Eszenatoki Nazionalak Baionan, izan ere kultura lankidetzarako erakunde publikoa sortu zen eta Damien Godet izendatu zuten zuzendari. Tokiko hizkuntza aberastasunari eta aniztasun kulturari ihardesteko, hartzen diren ikusgarriek doinu mota anitzeko hizkuntzak eskaintzen dituzte eta formen eta eremuen uztarketa proposatzen. Antzerkia, dantza, musika, zirkua, sorkuntza partekatuak, tailerrak, topaketak, klaseak… hitzordu franko bada Eszenatoki nazionalean!

Artista eta ikusgarri mota anitz proposatuak dira Baionan 2020/2021eko denboraldian, hala nola Alain Souchon kantari famatua; Shakespeareren Ekaitza testu klasikoa Sandrine Angladek taularatua; antzerki garaikidea Emmanuel Meirieuren Les Naufragés obrarekin, Pascal Ramberten Sœurs obrarekin edo Vincent Menjou-Cortès baionesaren L'injustice des rêves obrarekin; familian ikusteko ikusgarriak Maud Lefebvreren Maja obrarekin eta Olivier Letellierren La Mécanique du hasard obrarekin… eta ere aktorea izanen zaren ikusgarriak l'Étoffe de nos rêves proiektu partekuaren bidez, Sandrine Anglade Konpainiako eta Bilaka kolektiboko artistek eramanik.

 

"Eszenatoki nazionala" Kultura Ministerioak frantses antzoki publiko zenbaiti ematen duen labela da. Badira 76 Eszenatoki nazional Frantzian, eta ikusgarrigintzako produkzio eta hedapen sare nagusia da. Sorkuntza eta hedapen artistiko garaikidea aktiboki sostengatzen ditu, eta aurkeztu obrak publiko orori helaraztea du xede.