Baionako euskarazko antzerki denboraldia

Euskal Antzerkia

Baionako hiriak euskarazko antzerki denboraldia proposatzen du haur, gazte eta helduentzat.

Baionako hiriak, Ibilki programaren karietara, Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean euskarazko antzerki denboraldia abiatu zuen 2019an, haur, gazte eta helduentzat. Covid-19 gaitzarengatik memento batez gelditua da, baina euskarazko ikusgarri programa laster berriz hasiko da 4/6 ikusgarrirekin urriaren eta ekainaren artean (eskolako ikusgarriak eta ikusgarri publikoak).