IKUSGARRI HANDIAK ETA HERRIKOIAK

Lauga tauladaren aldetik (Lauga côté scène)

Umorezko ikusgarriak, barietate artistak, komedia musikalak…, Laugako tauladan ikusgarri handi herrikoiak proposatuak dira denentzat. "Lauga tauladaren aldetik" Baionako hiriaren ekimena da, Turismo Bulegoak lagundurik.

Lauga gela: ekitaldi handietarako neurriko muntadura

Lauga gela erabilera anitzekoa da, alabaina har ditzake kirol eta kultur ekitaldiak, eta 1 000-3 000 pertsona; Euskal Elkargoaren eta Landes hegoaldearen mailan horrelako muntadura bakarra da. Kirolaz gain, nazio eta nazioarte mailan ezagunak diren ikusgarriak hartzen ditu, baita ere Euskal Herriko ereduzko produkzioak. Urritik maiatzera hamabost bat ikusgarri programatuak dira.

Lauga tauladaren aldetik: prezio ahal bezain apalak

Laugako denboraldia Baionako hiriak eta Turismo Bulegoak antolatzen baitute, ikusgarri beren ikusteko sartzeen prezioa beste hirietakoa baino aise apalagoa da. Prezio apalak posible dira Baionako hiriak programazio horren plantan ezartzeko finantza-arriskuak bere gain hartzen baititu, ikusgarri ekoizleekin adosturik.

Txartelak / Argibide praktikoak

Ikusgarri guzietarako

Txartelak: Baionako Turismo Bulegoan(05 59 46 09 00), eta usaiako salguneetan (FNAC, Cultura, Carrefour, Leclerc…)

Txartelak Déclic txartela dutenentzat:  Baionako Turismo Bulegoan

Txartelak linean: Baionako Turismo Bulegoan

Argibideak eta erreserbak eskolentzat:

Baionako Kultura eta Ondare Zuzendaritzan (05 59 46 61 59 / affaires.culturelles@bayonne.fr)

Argibide gehigarriak: Baionako Turismo Bulegoan(05 59 46 09 00)