STREET ARTEAREN GUNEA

Spacejunk

Spacejunk arte gunea San Izpiritu auzogunearen bihotzean dago. Urte osoan, kultura berrietako erakusketa originalak antolatzen ditu: street art, lowbrow, pop surrealism... Euskal Herriko kultura-gune bazterrezina da.

Hiri kulturen ezagutzera


Baionako Spacejunk gunea 2008an ireki zen. Kultura-guneak urtean bost erakusketa aurkezten ditu. Frantziako hiri kulturen eta kultura berrien hiru arte guneetakoa da; beste biak Lyon eta Grenoble hirietan daude.
Kontzeptua Grenoblen sortu zen, 2003an, kultura berrietako artista plastikoei (lowbrow, pop surrealismoa, street art…) egiazko adierazpen gune baten proposatzeko. Mugimendu alternatibo garaikide horietako sorkuntza artistikoa bultzatzea eta hedatzea eta ahal bezainbat jenderi eskura ematea ditu helburu; horretarako, kultura-ekintzak antolatzen ditu, eskolei zuzenduak eta beste.

 

Hiru street art zirkuitu Baionan


Urte osoan, Spacejunkek hiru street art zirkuitu proposatzen ditu, bizikletaz ala oinez egitekoak. Bisita komentatu horiek Baiona beste gisa batez ezagutzeko parada ematen dute. Hirian sortu obren ezagutzeko molde jostagarria ere badira; obra gehienak Points de vue jaialdia kari sortuak dira. Bisita komentatuak kultura-bitartekari batek animatuak dira.
Zirkuituek 1,5 eta 2 oren artean irauten dute eta denei zabalduak zaizkie.
Parte hartzeko,Hello assoplataforman izena ematea ezinbestekoa da.

Karrika herritarren eta jendartearen arteko zilbor hestea da"

Victor Hugo

Baionako Spacejunkek Points de vue jaialdia ere antolatzen du, urrian.