Euskal Herriko musika sorkuntza

Baionako musika lehiaketa

2014az geroztik, Baionako Herriko Etxeak urtez guziez Baionako musika lehiaketa antolatzen du, musikari gazteei eta gaurko musikei irekia.

Parada ederra talde berrientzat

Baionako musika lehiaketa erakusleiho baliotsua da agertzen hasten diren musika taldeentzat. Ipar eta Hego Euskal Herriko musika talde ez profesionalei irekia da, izan daitezen musikari amaturrak zein trebatuak.

Sorkuntza ohoretan

Baionako musika lehiaketan ez daiteke beste talde baten musikarik jo. Edozein musika estilo jo daiteke, baina musikariek jatorrizko obrak proposatu behar dituzte. Helburua da sorkuntzak sustatzea eta aurkeztea Baionan, gaurko musiken inguruan.

Musika zuzenean sari gisa

Hiru finalistek irabazten duten dirutzaz gain, Baionako musika lehiaketak artista gazte amatur horiei eskaintzen die taulagainean aldi batean baino gehiagotan jotzeko parada. Izan ere, taldeek finalerdietan jotzen dute, finalean, baita ere Musikaren Bestaren karietara, afixako izen handienaren lehen partean.