JAKIN-MINA PIZTEKO FESTIBALA

Etiopikoak festibala

Etiopikoak munduko adierazpen artistikoen festibala da, adierazpen kultural formateatuetatik urrundu nahi dutenentzat.

Ezohiko festibal herritarra


Etiopikoak festibalak forma diskretua du baina eduki sakonak, eta Baionako auzo batean baino gehiagotan iragaten da, ahalaz kontzertu eta topaketa leku xumeetan, elkartrukatzeko arras egokia baita. Urtez urte, udaberrian, Etiopikoek publikoaren jakin-mina pizten dute. Festibal berezi horren zuzendaritza artistikoa Beñat Achiaryk du bermatzen, 2009an sortu zenaz geroztik.