MUSIKA, KORUAK ETA ORGANOA

Katedraleko udako kontzertuak

Udan, zatoz kontzertualdiaz gozatzera: koruak, musika taldeak eta organoa entzuten ahalko dituzu Baionako Santa Maria katedral zoragarrian.

Katedral zoragarria

Uda guziez Santa Maria katedralak ateak irekitzen dizkio musikari: koru kantuari, musika taldeei, organo errezitaldiari… Errepertorio eta artista mota desberdinak badira eta dozena bat kontzertuko aldi horrek arrakasta handia du; kontzertuak nagusiki larunbatean antolatuak dira, 19:30ean. Sartzea dohainik (parte hartzea libre).

Helburu bat

Katedraleko organoen ospearen aldeko Aroc elkarteak du kontzertualdia antolatzen, Pascal Mathieu lehendakariak gidaturik. Kontzertualdiak Santa Maria katedraleko organo handiaren zaharberritzean parte hartzea du helburu.