NAZIOARTEKO HIP-HOP LEHIAKETA

Beat Street Day

Break dance eta "dantza zutik" saileko frantses eta nazioarteko elitea egin ahala baino hobeki ari da Baionako hip-hop lehiaketan.

Hip-hop dantzaren eskualdeko ekitaldia

Beat Street Day ekitaldia Lauga gelan antolatua da Omiasainduko oporretako lehenbiziko igandean, eta Frantziako, Europako, Afrikako eta Amerikako dantzariak jinarazten ditu, munduko hoberenetarik… Beat Street Day ekitaldia, beraz, anbiziotsua da, eta hip-hopeko adituek biziki estimatzen dute.

Lehen mailako epaimahaiak ditu biziki goi mailako lehiakideak epaitzen. Beat Street Day hip-hop dantza maite duten guziendako ekitaldia da, eta ezagutzen ez dutenentzat, ezagutzeko parada ezin hobea. Familian gozatzeko hip-hop giroa.

Street Art Studiok du antolatzen Baionako Herriko Etxearekin eta Turismo Bulegoarekin partaidetzan. 

2020ko Beat Street Day urriaren 18an iraganen da, Lauga gelan.

Lekuen prezioa: 5 € (prezio betea), 3 € (Déclic txartela)

Programa xehea irailean aterako da.