Hilabete bat animazio

Eguberri Baionan

Baionan Eguberriko lilurak abendu osoan irauten du, alabaina, Eguberriren karietara Baionako karriketan animazio, besta eta kultura hitzordu franko bada ttipientzat eta handientzat.

Eguberri kultura, besta eta merkataritza hitzordu garrantzitsua da Baionan, eta Ipar Euskal Herrian. Askatasun plazan errota handia plantatzen da, Eguberriko merkatua Gotorleku plazan, linterna-argiak laxatzen dira bi aldiz, suziriak hirutan pizten Errobi bazterrean, eta San Izpiritun lerratokia ezartzen da; Baiona zentroko hiru auzoetan baldintza hoberenetan milaka bisitari eta erosle errezibitzen dira. Hiri guzian merkatariek karrikak eta plazak animatzen dituzte.

Abendu osoan, 40 metro gorako errota handia plantatua da Askatasun plazan eta gaitzeko bista ederra bada bertatik Baionako teilatuen gainetik. Euskaldunen plazan, bira-birak plantatzen dira haurrak jostatzeko, eta Bizarzuriren herrixka merkatuko plazan.

Eguberriko lilura: linterna-argiak airean

2015ean Baiona izan zen Frantziako hirietan lehenetarik Asiako animazio horren proposatzea. Errobi bazterrean gaitzeko jendea biltzen da larunbat arratsean belaunaldi guziek parte hartzen duten ekitaldi horretarako, eta Eguberriko lilura izigarri bizia da. Musika ikusgarrien gainean, 1 000 linterna-argi baino gehiago airatzen dira Baionako zeruan, eta Eguberriko lilura bizi-bizia da orduan.

 

Eguberriko oparia: suziri lehiaketa

Eguberri aitzineko hiru larunbatetan, Baionako hiriak suziri lehiaketa bat antolatzen du. Errege Bastioitik igorriak dira, Errobi bazterrean: hiru enpresa lehiatzen dira bakoitzak gai baten inguruan biziki kalitate handiko ikusgarria proposatzeko.

 

Bizarzuri heltzen delarik

Badu zenbait urte Bizarzuri eta haren iratxoak Baionara heltzen direla: batean jausgailuz, bestean arrapelez katedrala kaskotik, edo Breuer bizitegietako dorre batetik.

 

Zer litzateke Eguberri tradiziozko merkaturik gabe? Baionan ere merkatu handi bat egiten da Eguberri kari, Gotorleku plazan. Karruselaren eta izar formako bira-biraren inguruan, 40 bat saltzailek plaza argitzen eta animatzen dute. Tokiko ofiziale asko bada, eta mokofinek atzemanen dute zer jan eta edan abendu osoan.

Eguberri da abenduko hari gorria, baina asteburu bakoitza gai baten inguruan animatua da. Besten abiatzeko, departamenduko eski-estazioak asteburu zuriaren animatzera heldu dira. Gero, tradizioek lekua hartzen dute. Alabaina asteburu nagusia dator, Olentzero menditik jausten delarik baionesei neguburuaren berri ematera. Azkenik, urte hondarreko besten bururatzeko, Eguberrik Baiona hartzen du sorpresa eta lilura askorekin.

Baionan bada elkarte eta merkatari asko, eta auzotan edo gune geografikotan bildu dira, eta Merkataritzaren Bulegoarekin, Turismoaren Bulegoarekin eta Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean ari dira.

Eguberri garaian, hiriko merkatariek jokoak eta eskaintza bereziak proposatzen dituzte (errota handira joateko txartelak, autoa uzteko txartelak, lerratokirako txartelak, eskaintzak…).