Hiri barnean lan egiten duzu

Hiri barneko aparkatzeari buruz behar den guzia jakiteko, profesionala baldin bazara.

  • Ibilgailua hurbileko azaleko aparkaleku batean utzi eta prezio murriztuak baliatu: 
    • Lehen orena urririk
    • 1 € / 4h45 (hots 2 € egunean)
    • Aparkalekuak: Montevideo, Champ de Foire, Owen-Roë, Lauga, Glain.
  • Edo urteko harpidetza hartu, isilbidez luzagarria, aparkaleku estali batean (urraspide honetarako Cassin harrera lekura joan, Bernède karrika, 2. - astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara eta 13:00etatik 17:00etara, ibilgailuaren jabego agiria eta bankuko nortasun agiria ekarriz):  
    •  eguneko harpidetza (astegunetan edo laneko 5 egunetan), 36€ zazpi egunak edo 30€ bost egunak.
    • harpidetza iraunkorra, ordainketaren alditasunaren arabera, 55€/hilabete, 160€/hiru hilabete, 300€/sei hilabete eta 575€/urte.