HIRI BARNEAN BIZI BAZARA

Bizitzailea zara

Baionar adiskidea, ordainpeko aparkaleku gune batean bizi baldin bazara, karrikan, azaleko aparkalekuetan eta aparkaleku estalietan aparkatzeko abantailazko prezioak balia ditzakezu, bizi zaren eremuaren arabera. Zure beharren arabera, urteko harpidetzatik hilabetekora, aterabide ugari dira.

Aparkatze harpidetza bat hartzea, bizitzaileendako prezioetan

Eman behar diren hiru dokumentuak:

  • Hiru hilabete baino gutiagoko bizilekuaren frogagiria
  • Ibilgailuaren jabego agiria, bizilekuaren helbide berarekin
  • Bankuko nortasun agiria

Bizitzaileendako prezioak

Karrikan aparkatzea

Paybyphone aplikazioari esker, Internet edo sakelako telefonoaren bidez, hilabeteko harpidetza 22€tan da (10€tan minimo sozialak kobratzen dituztenentzat).

Zure hilabeteko harpidetza ukaiteko egin dezakezuna

  • Zure eskubideak irekitzea eskatzea, mezu elektronikoz, dokumentuak bidaliz ondoko helbidera: stationnement@bayonne.fr 
  • Cassin harrera lekuko aparkatzearen leihatilara joan

 

Aparkaleku estalietan aparkatzea (Paulmy – Santa Klara – Sault dorrea – Vauban – Geltokia – Belfort)

Urteko harpidetzak (disponibilitateen arabera), isilbidez luzagarria, prezio desberdinak proposatzen ditu, ordainketaren alditasunaren arabera:

  • Hilabetean behin: 39 €
  • Hiru hilabeterik behin: 110 €
  • Sei hilabeterik behin: 210 €
  • Urtean behin: 390 €

Ibilgailua azaleko aparkalekuetan uztea (Boufflers – Owen Roë – Lautrec – Champ-de-Foire)

Urteko harpidetzak, isilbidez luzagarria, prezio desberdinak proposatzen ditu, ordainketaren alditasunaren arabera:

  • Hilabetean behin: 30 € (28 € Champ de Foire aparkalekuari dagokionez)
  • Hiru hilabeterik behin: 85 € (80 € Champ de Foire aparkalekuari dagokionez)
  • Sei hilabeterik behin: 160 € (150 € Champ de Foire aparkalekuari dagokionez)
  • Urtean behin: 300 € (280 € Champ de Foire aparkalekuari dagokionez)

Aparkaleku estalietan aparkatzeko lehen 30 minutuak urririk (Geltokia, Belfort, Paulmy, Santa Klara, Sault dorrea, Vauban, Glazis) baita azaleko aparkalekuetan ere (De Gaulle izan ezik). Karrikan aparkatzeko 30 minutu urririk (egun bakoitz) Paybyphone aplikazioaren bidez.