Bisitaria zara

Hiri barneko auzo guzietara heltzeko aparkalekuak zure esku dira.

  • Zure ibilgailua azaleko aparkaleku batean utzi eta prezio murriztuak baliatu. Urririkako joan-jinkari elektriko batek Baionako hiri barneko eskualde guzietara heltzeko bidea ematen dizu, astelehenetik larunbatera.
  • Aparkaleku estali batean aparkatzea hautatzen baduzu, zure ibilgailua aterpetua izanen da.
  • Karrikan aparkatzea, saltegietatik ahal bezain hurbil, ordainduz egin daiteke, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 18:00etara, eta larunbatean 9:00etatik 14:00etara, jakinez sakelako telefonoz ordain dezakezula, Paybyphone aplikazioaren bidez. Ordainketa zerbitzu honek zure aparkatzea kudeatzeko bidea eskaintzen dizu, edozein momentutan luzatuz edo geldituz, denbora erreala baizik ez ordaintzeko gisan.

Lehen orena urririk, aparkaleku estalietan (Geltokia, Belfort, Paulmy, Santa Klara, Saultdorrea, Vauban, Glazis) baita azaleko aparkalekuetan ere (De Gaulle izan ezik).                                                                                                                                                 Karrikan aparkatzeko lehen 30 minutuak urririk (egun bakoitz) Paybyphone aplikazioaren bidez.