Epe luzeko aparkatzea

Zure ibilgailua egun batzuen eperako aparkatu behar duzu? Aparkaleku estalietan, aparkatze harpidetza bat ukan dezakezu. Hona prezioak.

Ondoko aparkaleku estaliak erabil ditzakezu:

  • Geltokia, Baionako geltokiaren ondo-ondoan kokatua
  • Belfort, Alsazia-Lorrena bulebarrean kokatua, San Izpiritu auzoan
  • Paulmy, Paulmy hiribidean kokatua
  • Santa Klara, Baiona Ttipian kokatua
  • Saultdorrea, Baiona Handian kokatua
  • Vauban, Suprefetura eta Turismo bulegoaren ondoan kokatua

Aparkatzeko prezio finko bat ukan dezakezu:

Epe luzeko aparkatzeen prezioak

Iraupena

Prezioa

7  egun35 €
14 egun50 €
30 egun75 €