Publizitateak eta entseinak

Kanpoko publizitatea, ingurumena eta bizi ingurunea babesteko araudi baten menpe izaten da. Dena azaltzen dizugu.

Publizitateari eta entseinei buruz dena jakiteko

  • Publizitate bat izaten da, entseina eta aitzin-entseinez aparte, edozein idazkun, forma edo irudia, publikoa informatzeko eta ohartarazteko xedea duelarik. Idazkun, forma edo irudiak errezibitzeko helburua duten euskarriak publizitate gisa kontsideratuak dira.
  • Entseina bat izaten da, jarduera berezi bat egiten den eraikin batean ezarritako edozein idazkun, forma edo irudia, bertan egiten den jarduerari dagokiona.
  • Aitzin-entseina bat izaten da, jarduera berezi bat egiten den eraikin bat hurbil dela adierazten duen edozein idazkun, forma edo irudia, bertan egiten den jarduerari dagokiona. Aitzin-entseinak publizitate araubide beraren menpe dira.

 

Baionako lurraldean, herriko araudiari lotutako eta deskarga daitezkeen dokumentu guziak aurkituko dituzu beherean. Instalazio guziek araudi hau errespetatu behar dute.

Publizitateari eta aitzin-entseinei aplika dakizkiekeen eta deskarga daitezkeen dokumentuak

Merkataritza-entseina bat izaten da eraikin baten gainean edo lur zati batean kokatutako idazkun, forma edo irudi bat, bertan egiten den jarduera bati dagokiona. Bezeroei ustiatze lokala identifikatzeko bidea ematen die (adibidez, saltegi bat). Arau batzuk errespetatu behar ditu (kokapena, neurriak…). Honen instalazioak aitzinetikako baimena ukaitea eskatzen du kasu batzuetan.

Baionako Hiriak, 2006tik goiti, entseinei buruzko tokiko araudi bat onartu du. Entseinen instalazio guziek araudi hau errespetatu behar dute.

Entseinei aplika dakizkiekeen eta deskarga daitezkeen dokumentuak:

Tokiko araubidearen bilakaera

Arau berri batzuk ikertzen ari dira lurralde zabalago batean, Herriarteko Publizitatearen Tokiko Araudi (HPTA-RLPI) bat apailatzearen esparruan.

2016ko irailaren 28ko Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak HPTA-RLPIaren apailatzea agindu du. Plangintzarako dokumentu honek Baionako Hiriak 2006an agindutako tokiko araudia ordezkatuko du zuzenbide osoz. HPTA-RLPI honek publizitateari, entseinei eta aitzin-entseinei aplika dakizkiekeen arauen harmonizazioa ahalbidetuko du bost hirien lurraldearen mailan (Angelu, Baiona, Biarritz, Bidarte eta Bokale), koherentzia eta irakurgarritasuna segurtatzeko gisan.

Argibideak EHEko webgunean