ERDIGUNE HISTORIKOAREN BABESA ETA BALORIZAZIOA

Babesteko eta Balioa Emateko Plana (PSMV)

Babesteko eta Balioa Emateko Plan batek Baiona hiriko lurraldearen zati bat estaltzen du (PSMV). Hau da ondarezko gune ohargarria den alde zaharraren babesa eta bilakaera segurtatzeko hirigintza dokumentua.

2007ko apirilaren 24ko eta 2007ko maiatzaren 4ko prefetaren erabakiek, eta, azkenik, 2016ko ekainaren 3an aldatutako erabakiak onartu zuten Baionako babestutako eremua Babesteko eta Balioa Emateko Plana (PSMV).

2016ko uztailaren 7ko sortzeko askatasunari, arkitekturari eta ondareari buruzko legeak, ondarezko gune ohargarria bilakatu den babestutako eremuari dagozkion neurriak aldatu ditu.

PSVM mapa interaktiboa ikusi

Zein auzotan aipatzen da?

Baionako ondarezko gune ohargarriaren PSMV planak Baiona Handi eta Ttipiko auzoak estaltzen ditu. Eraikinen zaharberritze eta itxuraldaketen arauak finkatzen ditu, barnekoak zein kanpokoak. Obra guziak Frantziako Eraikinen Arkitektoen baimenaren menpe dira, eraikitzeko eta suntsitzeko baimenen, obra aitzineko aitorpenen edo entseinak ezartzeko baimenen bitartez.

Duen arauzko betekizunez bestalde, egiazko hirigintza proiektua bat da, zeinen xedea hiria biztanleei itzultzea eta hiri barnearen erakargarritasuna garatzea baita, eginkizunen aniztasuna eta antolaketen onespenaren bidez, baita 18. mendean berriz hasitako hiri historikoaren bilakaera segitzea, eta, noski, ondareari balioa ematea ere, zeinen aztarna zaharrenak 4. mendekoak baitira.

PSMV planaren helburuak

PSMV planaren helburuak dira:

  • Auzo historikoen andeatzea saihestea, babes-araubide egokitu baten bidez,
  • Ondarea eraberritzea eta, gaurko bizimoldeari begira, auzo zaharrak bizitzeko egokiak bihurraraztea, eraikin zaharren beharrezko aldaketen kalitatea zainduz,
  • Erdigune historikoaren bizitegia, merkataritza eta ekonomia suspertzea.

Dokumentu honek finkatzen ditu:

  • Alde zaharrarentzat atxikia izan den hirigintza proiektua, bizitegiari, hirigintzari, merkataritzari, jendeztatzeari, ekipamenduei eta espazio publikoei dagokienez,
  • Babestutako ondarea identifikatzea,
  • Ondarea zaharberritzeko eta balioztatzeko erak.

Zerga abantailak

Ondarezko gune ohargarri baten izateak zerga abantailak ukaiteko aukera sortzen du, baldintza batzuen menpe. Abantaila horiei esker, lurreko zergen defizitak irabazi orokorren gain ezar daitezke, zaharberrituak eta egiaztatutako ondarezko kalitatezkoak diren alokatzeko bizitegiak sortzeko ("Malraux" neurria).

Baionako Hiriak eraikinen zaharberritze edo eraberritze ekintzak diruz laguntzen ditu HOBETU dispositiboaren bitartez.

 

Babesteko eta Balioa Emateko Planaren (PSVM) mapa