Sophie Courades Herriko Etxeko balkoian, sariketaren emaitzen jakite egunean © S. Hiribarren 

Besten ispirituko afitxa bat

Ziango hondo urdinaren gainean, bestazale alaiek musika tresna tradizionalen soinuekiarekin egiten dute dantza : trikitia, gaita, txistua, danborra… Goranzko mufimendu batean, zinta handi baten bidez lotuak dira. Hauxe da Baionako Bestetako 2024 urteko lehiaketa irabazi duen afitxa, martxoaren 5ean ezagutzera emana izandakoa.Sophie Couradesek izenpetua, botoen %24,15 lortu du.

Data honetan argitaratua

Sophie Courades biarnesa da aspalditik. Eskolan gaskoiera ikasi eta bere amatxirekin hitz egiten du. Baionatik hurbil egoteak Bestekin familiarizatu da, usu bertan ibiltzen baita : »nire lehentasuna bertan lagunekin elkartzea da. Podiumen oinetan dantzatzea gustatzen zaigu, banden edo Karrikaldiren erritmora, kontatzen du. Hori izan da nire afitxan irudikatu nahi izan dudan laguntasuna ».

Duela lau urte diseinatzaile grafiko gisa instalatua, Sophie ere arkitektoa da, eta gaitasun hori bere proposamenaren osaketan islatzen da, guztiz orekatua. Bestazaleak gidatzen dituen goranzko mugimenduak giroa goratzen du, besta tradizionalak bezala, lagunarteko eta gizartasuneko partekatzeko uneak.

Baiona Hiriak antolaturik, Bestetako afitxa txapelketa urtero egiten da. Saritutako afitxa bozketa baten emaitza da. Bozketa horren %60a publiko oroarena izan da eta %40a Baionako Bestetako herriko kontseilutik kanpoko batzordearena izan da.

Xehetasunak > Fêtes de Bayonne