Merkataritza zenbait zenbakitan

Euskal Herriko merkatal helmugako zenbaki nagusiak.

51 943 pertsona Baionan bizi dira 2018an, zoinen artean 25 813 menaiu.

BAB-ko 5 biztanletik 2 baino gehiago Baionan bizi dira, 30 km-ko azalerako eragin eremuan bizi diren 367 000 kontatzen ditugu.

  • Baionako biztanleen %42 15 eta 44 urte artekoak dira eta %18,5 45 eta 59 urte artekoak.
  • Baionarren %53,5 emazteak dira.

Iturria: Insee-DGFIP 2016/01/01ean

Demografia bizkorra

2017 eta 2018artean, 1 377 biztanle gehiago hartu ditu Baionak, erran nahi baita biztanleriaren %2,7ko emendatze bat azken 10 urteetan.

Baionar aktiboak

%72 aktibo kontatzen ditu Baionak, orohar nazio mailako batezbestekoari konparagarria den tasa bat.

Aktibo egoiliarren %85-ek enplegu bat dute.

Baionar aktiboen %6,3 eskulangile, merkatari eta enpresaburuak dira. Baionarrek dituzten enpleguen gehiengoak, langile gisa eta bitarteko lanbideetan jarduten du.

Iturria: Insee—RP2015 (geografia 2017/01/01ean)

1 570 merkatal eta eskulangintza egitura zerrendatuak dira Baionar lurraldean. 6 000 pertsona enplegatzen dituzte egitura hauek, orohar 3 enplegutik 1 Euskal Herriko Merkataritzaren sektorean.

Independente gehiengo bat

Baionan dauden saltegien %83,5 merkatari independenteak kudeatuak dira, izan nazio mailako markakoa edo indibiduala. Lurraldean plantatu nazio mailako marken zatia %23koa da, Frantzian %33koa delarik orotara.

Iturria Codata Digest France 2017

Sorkuntza dinamika bat 

Kontseilu ganberetan 2018an matrikulatuak ziren egituren kopurua, Baionako lurralde osoan, 291ekoa da, hauetako 103 hiri barnean direlarik. Sortutako egitura gehienak zerbitzu arlokoak dira (higiezin agentziak, pertsonari zerbitzua besteak beste).

Iturria CCIPBA—CMA 64

900 saltegi aktibo baino gehiago hiri barnean

914 saltegia ustiatuak dira gaur egun hirian, 3 merkatal auzotegitan banaturik: San Izpiritu, Baiona Ttipia, Baiona Handia.

Iturria: Baionako Merkataritza eta Eskulangintza Bulegoa — Baionako Hiria

Merkatal aktibitate desberdinak

Baionako datuen konparaketa 40 000 biztanle baino gehiagoko hirietako eraikin oinean diren saltegiei buruzko informazioekin egiten da.

  • Jatetxeak eta Ostatuak: merkatal guneen %26 Frantzian orotara %16koa delarik 
  • Pertsonaren ekipamendu saltegia: merkatal guneen %20 Frantzian %33koa delarik
  • Zerbitzuak: merkatal guneen %15  Frantzian orotara %15ekoa delarik
  • Edertasuna eta osasunari zuzendu saltegiak: merkatal guneen %13 Frantzian orotara %7koa delarik
  • Kultura eta aisialdi saltegiak: merkatal guneen %9  Frantzian orotara %9koa delarik
  • Janari saltegiak: merkatal guneen %11 Frantzian orotara %14koa delarik
  • Etxeko Ekipamendu saltegiak: merkatal guneen % 6 Frantzian %4koa delarik

Baionako «  merkatal korapiloa » Procos kabinetearen arabera, Baiona Handiko merkatal karrikez osatua da, bertan baitira saltegi gehienak bilduak.

«  Merkatal bihotzeko » egiturak eskulangileak, entseina edo marka anitzeko merkatariak, lanbide liberalak eta erakusleihokilako zerbitzuak dira.

Iturria: Baionako Merkataritza eta Eskulangintza Bulegoa – Baionako Hiria —Codata Digest 2018

 

Bete gabeko saltegi guti merkatal bihotzean   

Eremuko bete gabeak diren aretoen kopurua, eremu berdinean zerrendatu saltegi guziekin konparatuz kalkulatzen da betegabetasuna.

%4,4koa da Baiona  «  Merkatal bihotzean » 0,7 puntuz /2017 murriztuz, nazio mailan, betegabetasun tasa  %12,5ekoa delarik 2018an, eta %12,3koa orotara Frantzian antzeko izariko hirietan. 

Iturria: Baionako Hiria, Palmarès Procos 2019

2,7 milioi bisitari hauetatik %81 Frantsesak ziren, eta urte osoan gaindi luzatu dira, metatze batzuekin ekainetik urria barne arte. 

Hurbileko bisitariak erakartzen ditu Baionako hiri barneak: %26 Akitania Berrikoak dira, (+2 puntu /2017), % 17 Okzitaniatik datoz, baina ere Ile de France eskualdetik (bisiten %21, + 3 puntu /2017).

Egoiliarrek eta langileek biri barnearen hantatze erregularra segurtatzen dute 

32 000 pertsona presente dira bana beste urteko egun guziez. Haien presentzia hiri barnean handia da asteartetik larunbatera. 

Ordukako hantatzea

Hiri barnean dauden bisitariak orokorrean saltegiak irekiak diren tenortan agertzen dira, eta hau molde erregularrean. Puntu gorena eguerditan gertatzen da, 12:00etatik 14:00etara, baina haien presentzia mantentzen da egun osoan gaindi. Bana beste %30 pertsona gehiago presente dira saltegien tenoretan goizeko 8:00etan baino. 

Shopping geldialdia: erantzun bat egun erdiko hantatzeari

Ekainetik irailera, baionar saltegien %65ek ateak zabaltzen dituzte 12:00ak eta 14:00ak artean ostegun eta ostiraletan, hirian dauden pertsonei haien erosketak saltegietan egiteko parada eskainiz horrela.

Iturria: Turismo Erakargarritasun eta Garapen Agentzia—Baionako turismo bulegoa-Baionako Merkataritza eta Eskulangintza bulegoa