Elkarteen etxea

Elkarteen etxea tokiko elkarte ugariren beharrei erantzuteko asmatua izan zen, haien jarduera desberdinak gauzatzeko leku bat bilatzen zutela eta.

Elkarteen etxea Glain gunean antolatua izan da. Ekipamendu honek neurri desberdinetako eremuak biltzen ditu, biltzarretako, kultura jardueretako edo aisialdietako gune gisa erabil daitezkeenak.

Egokigarria den 1 000 m²ko gela batek ikuskizunak, hedadura zabaleko biltzarrak, mota orotako ekitaldiak errezibitzen ditu, elkarteen ekimenez.

Ingeniari zubitik irisgarria da, Errege Bastioi karrikatik pasatuz.
Baionako elkarteen etxeko street view ikuspegira iritsi

Edozein elkarte, talde edo erakundeari, Baionakoa izan ala ez, aisialdi, kultura edo ekonomia arloan aritzen dena. Jaun Auzapezari eskaera bat bidaltzea nahikoa da, alditasuna zehaztuz, noizbehinkakoa edo urtekoa, eta alokatzearen gaia. Gelak erabilpen partekatuetarako eginak dira eta barne araudi bati jarraikitzen diote.

Jarduerak eta biltzarrak antolatzeko sei gela eta lau bulego

Gela bakoitzean bideo-proiektagailu ekipamendu bat, mahaiak eta kadirak badira. Edukiera 20 eta 60 arteko lagun kopurukoa da, eta nahi den konfigurazioaren arabera alda daiteke (biltzarrak, hitzaldiak, jarduerak).

  • Biltzarrak edo jarduerak antolatzeko 2 gela, 40 m²ko edukiera gela bakoitz
  • 31 m² eta 27 m²ko 2 gela
  • 80 m²ko gela handi bat (2 x 40 m²tan egokigarria)
  • 74 m²ko gela bat, bereziki biltzarrak egiteko
  • 4 bulego, elkarteen segurtasunezko zerbitzuak egiteko

1 000 m²ko jarduera anitzetako eremu bakarra

Arnaud-Saez eremuak ekitaldi handiak errezibitzen ditu (biltzar nagusiak, ikuskizunak, erakusketak, eztabaidak, mintegiak, konkurtsoak, ospakizunak). 1 000 m²ko azalerari esker, 3 000 lagun bil daitezke zutik, eta 800 jarririk. 2/3 edo 1/3tan egoki daiteke. Edateko eta jateko bi leku ere proposatzen ditu. 

Elkarteen etxearen gelen egutegia kontsulta ezazu

1. Jaun Auzapezari gutun bat idatzi helbide honetara:
        Baionako Herriko Etxea,
        Leclerc Marexalaren etorbidea, 1.
        64109 Baiona cedex - BP 60004
 
2. Erreserba eskaera bete eta bidali 
Oharra: bi puntu horiek aldi berean egin daitezke: erreserba eskaerak eta beste dokumentuak eskura ditzakezu Elkarteen etxean.
 
3. Eskaera onartua baldin bada, gela erabiltzeko hitzarmen bat izenpetzeko etortzea eskatua izanen zaizu.

Baionako elkarte bat zara, zure egoitza sozialaren helbideratzeko zerbitzua balia dezakezu edota gutun kutxa bat (eskuragarri diren gutun kutxen kopuruaren heinean).

Zure eskaera Jaun Auzapezari zuzendutako gutun edo mezu elektroniko baten bidez bidali behar duzu. Erantzun bat ukanen duzu idatziz, txostena aztertua izan eta menturazko elkarrizketa baten ondotik.