Jendarteratzea eta lan mundurako insertzioa Baionan

Mikrokreditu pertsonal jarraitua

Bankuko kreditu klasiko bat lortzen ahal duzuen baina insertzio ekonomiko edo sozial egitasmo bat gauzatu nahi duzuen ororentzat, Baionako HJLZ-ak aterabide bat proposatzen du: mikrokreditu pertsonal jarraitua (MCPA/MKPJ).

Jendarte edo lan mundurako insertzioa errazteko sortu kreditu forma bat da mikrokreditu jarraitua. Konkretuki, diru itzultze guzian gaindi, banku partaide batzuk eta HJLZ-eko sozial eta familia ekonomia arloko aholkulari baten buxeta jarraipen baten bitartez lortu finantzatze aukera bat eskaintzen du MKPJ-k.

MKPJ: HJLZ-aren zeregina

Dispositibo horren berri ematen dio HJLZ-ak hunkitua den publikoari, partaideek zehaztu kargu txostenari ongi egokitzen zaiola segurtatzen du, eskatzailea banku erakundearekin abiatu urraspidean jarraitzen du eta mikrokreditu pertsonalaren hartzedunen banakako jarraipena segurtatzen du.

Banku partaideek HJLZ-ak helarazi txostenak aztertzen dituzte, irabazi apalak dituzten edo bizitzako istripuek hunkitu pertsonen proiektuak gauzatzeko beharrezkoa den mailegua proposatuz.

MKPJ: Hautagarritasun baldintzak eta maileguaren modalitateak

Norentzat?

Ondoko Baionarrei irekia zaie:

  • banku kreditu baten lortzeko zailtasunak ditzutenei
  • hala ere dirua itzultzeko ahalmen nahikoa dutenei
  • insertzio ekonomiko edo sozial proiektu bat aurkezten dutenei.

Zertarako?

Mikrokreditu pertsonal jarraituari esker egoera ekonomiko eta soziala hobetzen laguntzen duen proiektu oro finantzatzen ahal da eta, besteak beste:

- joan-etorriak egiteko baliabide bat erosteko

- bizitegirako berme bat pausatzeko,

- formakuntza baterako

- aldaira baterako…

Baldintzak

Maileguaren zenbatekoa eta iraupena proiektuaren funtzioa eta mailegatzailearen dirua itzultzeko ahalmenaren arabera zehaztekoak dira. Erran gabe doa hilabetekako ordainketa sartu behar duela buxetan desorekarik eragin gabe.

Mikrokredituaren interes tasa neurriduna da. HJLZ-ak hitzartu banku mailegu egileak du zehazten. 

Dispositiboa eta, erakutsi arazoei begiratuz honen jarraipena plantan ezarri duen ekonomia sozial arloko aholkulari batek du mikrokredituaren lorpena aktibatu eta jarraitzen. 

Xehetasunak lortzeko, HJLZ-arengana jotzera gomitatzen zaituztegu

30 Gaskoien plaza

64100 BAIONA

05 59 50 50 77

Argibide gehiago ukaiteko:

mikrokredituaren liburuxka

argibide orokorrak

  •