Galdu/atzeman objektuen deklaratzea

Puska galdu bat atzematen baduzue karrikan edo leku publiko batean, udaltzaingoaren bulegoetan kokatua den puska aurkituen zerbitzuari seinalatzen ahal diozue. Molde berdinean, zerbait galdu baldin baduzue, udaltzaingoaren zerbitzuari seinalatzen ahal diozue.

Urte guziez, partikularrek edo erakunde publiko batzuek ekartzen dizkioten puska galdu ugari biltegiratzen ditu Baiona Hiriak. Zorigaitzez, hauetako anitz ezin zaizkie jabeei itzuli identifikatze elementuak edo eskas zaizkielako edo udaltzaintzaren zerbitzuari ez baitzaio aitzinetik jakinarazia izan galduak zirenik. 

Seinalatzeko…

…puska aurkitu bat

Puska bat aurkitua izan dela seinalatzeko, udaltzaintzaren harlekura hurbildu behar duzue. Udaltzainek zehazki azalduko dizuete araudizko prozedura. 

… puska galdu bat

Galdu zenuketen puska bat aurkitu ahal izateko, beharrezkoa da zehaztasun handienarekin deskriba dezazuen. Horretarako, inprimakia bete ezazue hemen klikatuz. Udaltzaintzaren harlekura hurbil zaitezkete ere horren seinalatzeko.