Elkarteen foroa

Elkarteen foroa bi urtean behin gertatzen da. Parte hartzen duten elkarteei beren jarduerak aurkezteko bidea ematen die, eta bisitariei argibideak ukaiteko eta parte hartzea hautatzeko bidea.

Bi urtean behin antolatua, Errobi hegian, "Florida" gunean, Baionako elkarteen foroak hiriko elkarte egituraren eskaintza aberatsa eta anitza aurkeztea proposatzen du, bi egunen epean (iraila hastapenean). Publiko zabalarentzat, argibideak ukaiteko, jarduera batean hasteko, elkarteekin trukatzeko eta jardueretan izena emateko aukera izaten da.

2021eko Elkarteen foroaren 3. edizioa:
2021eko irailaren 11 eta 12a, larunbata eta igandea, 10:00etatik 18:00etara.
Sartzea urririk.
200 elkarte inguru izanen dira, beren jarduerak aurkeztuko dituzte, Florida gunean antolatutako kirol eta kultura jarduera askoren bidez.

Forora joan

  • urririkako joan-jinkaria  (Forora joateko bakarrik)
    "Champ-de-Foire" gunetik Floridara, Espainiako atetik, Saultdorretik eta Glainetik iraganez, 10 minutu guziz.
  • edo Chronoplus autobusak
    - 4. linea Angeluko Amodio Ganbararen norabidean, Ingeniari zubia geltokian jautsi, 4 minutuz ibili.
    - 14. linea Biarritzeko Eskola Auzoaldearen norabidean, 9 minutuz ibili

Elkarteen foroan izena eman

2021eko foroaren 3. edizioan izena eman nahi duten elkarteek 2021eko apirilaren 18 arte dute izen emate orria bidaltzeko, ondoko dokumentu horiekin:

  • ardura zibileko asurantza ziurtagiria,
  • araua irakurri dela frogatzeko agiria,
  • zure aktibitateen argazkiak animazioak antolatu nahi badituzu

gutunez edo mezu elektronikoz, edo Elkarteen etxeko harlekuan utziz.