Nortasun agiria eta pasaportea

Erabiltzaileen desmartxen errazteko, nortasun agirien eta pasaporteen emateko prozedura arindu da. Nortasun agiriaren lehen aldiz galdetzeko ala berritzeko (galdua ala ebatsia delarik), aurre-galdea linean egin daiteke.

Nortasun agiri ala pasaporte galdea nola egin?

  1. NAN ala pasaporte aurre-galdea linean egin ala paperezko txostena Cassin atarian(3 Bernède karrika) hartu.
  2. Lineako aurre-galdearen laburpena inprimatu.
  3. Baionako herriko etxean hitzordua hartu, beherean duzun lineako zerbitzua baliatuz.
  4. Hitzordura joatean, behar diren agiri guziak har.

 

Oroit:  

Hitzorduaren hartzea

Lineako zerbitzu honi esker, nortasun agiriaren ala pasaportearen galdegiteko hitzordua hartzen ahalko duzu. 
6 urratseko prozedura da.
Urratsak ongi segi, otoi, hitzorduaren baieztatzeko.
Noiznahi gibelera egiten ahalko duzu, hitzordu galdearen xehetasunen aldatzeko.