MUGIKORTASUN LEUNA

Txirrindula

Baionako hiriaren mugikortasun aktiboaren garapen planak harrotasuna ematen dio txirrindulari. Txirrindula bideak, parke seguruak, eta aparkaleku arkuak biderkatuz, Baiona mobilizatzen da bere lurraldean txirrindularen erabilpena bultzatzeko.

Baiona txirrindularitza hiria da, eta azken urteetan sortu diren Baionako ekimen original eta burutsu guztiek ongi erakusten dute ! Tokiko txirrindularitza komunitatearen ikuspegi labur bat :

  • Vélo Txirrind’Ola txirrindula tailerra: berretsitako edo etorkizuneko txirrindularietzako zaleentzat ezinbesteko gunea da. Ekimenez eta umore onez betetako lekua.txirrindola.org - Marines etorbidea 56 Baiona
  • Spacejunk Baionak street-art zirkuitoak antolatzen ditu urte osoan hirian. Txirrindulaz eginiko ibilaldi komentatua, Point de Vue festibalaren edizioetan zabaldutako lanak ezagutzeko.
    spacejunk.tv/spacejunk-bayonne/ - Sainte-Catherine karrika 35 Baiona
  • La Crêpe dans le Guidon : aurki ezazu triportatzaile gormenta Baionako geltokitik hurbil, indarrak berreskuratzeko bi pedal-kolperen artean @lacrepedansleguidon
  •  Clubs et associations : kirolari eta korrikalariak, Guidon Bayonnais taldean integra zaitezke entrenamendu teknikoendako edo Ufolep lasterketa ofizialetan parte har dezakezu. leguidonbayonnais.fr  - Elkarteen etxea, Glain etorbidea 11 Baiona.
  • Aviron Bayonnais-eko txirrindularitza edo ziklo-turismo atalek ongi etorria ematen dizute lehiakide edo natura-ateraldia handien maitalea izan.  avironbayonnais.fr - Harry Owen Roë karrika  Baiona

Hitz egiguzu zure herriko ekimenei buruz ! Bidali zure proiektu, informazio eta gomendioak posta elektronikoz.

Egunerokoan txirrindula bat probatzea baino hoberik ez dago garraiobide hori hautatzeko/  Deskubritzeko, Euskal Elkargoak epe ertaineko alokatze zerbitzu bat proposatzen du.  Izena ematea aski da locationvelo.txiktxak.fr webgunean, lurralde osoan banatuak diren erretiratze guneetako batean hitzordua hartzea txirrindula elektriko baten berreskuratzeko hilabete bat edo birendako.Baionan, Euskal Hirigune Elkargoan kokatua da, Foch etorbidea 15ean.

 

Hiritarrei txirrindulak erosteko diru laguntzak proposatuak zaizkie.
Alokatze(izen emate, prezio) eta eroste laguntzei buruzko  informormazio gehiago  > txiktxak.fr/vos-moyens-de-transport-a-la-carte/location-velo-electrique/

500 txirrindula arku Baionan

Txirrindula egonkorteko eta lotzeko pratikak, hiriko auzo guzietan banatuak dira, gune estrategikobizi eta erakargarri guzietan ezarriak : bidegurutzeak, kaiak, museoak, mediatekak, merkataritza guneak, unibertsitatea, lizeoak, kolegioak …

6 txirrindula gordeleku seguru

Belfort-eko eta Sault Dorreko lurpeko aparkalekuetan proposatzen diren aparkalekuen eta bost plaza txikien osagarri gisa.  De Gaulle-eko aparkalekuan, Herriko Etxearen ondoan, txirrindulentzako 38 tokiko « Txirrindula Aparkaleku » seguru bat aurkitzen da. Txapa magnetiko baten bidez iristeko modukoa, aparkaleku honek.puzte ponpa eta eta bateriak kargatzeko 4 hartune elektriko ditu.

Ikusirik parke honek arrakasta handia izan duela, Hiriak beste bost bost aterpe zabaldu ditu eredu berean, kokaguneen arabera aldatzen diren ahalmenekin. Eskuinaldean, txirrindula aparkaleku haundi bat aurkitzen da Marquisat plazan, eta beste bat txikiago (12 toki) Baionako Gainetan, Gaskoi plazaren eta Albert Camus ikastetxearen artean, hirigunearekin bat egiten duen txirrindula bide berri baten ondoan, biziki praktikoa Ur Zentroko erabiltzaileentzat.

Ezkerreko ertzean, bi modelo handi kokatzen dira, bata Baiona Txikian unibertsitateko jatetxearen atarian eta bestea, Forumean, Arènes okindegiaren eta Océania Club artean, Tram’bus gelokiaren heinean. Azkenik, Montaut plazan, Baiona Handian,  geltoki tiki bat aurkitzen da. Kontuan izan behar da aterpe hauetako hiru Alvéole deituriko estatu programa batek finantzatu dituela.

Baionako sarbide-txapak, Baionako aterpe guziak erabiltzeko aukera ematen duena, Angeluko (Baiona etorbidea eta Maignon etorbidearen  izkina) eta Miarritzeko (Baratze publikoaren etorbidea) aterpe seguruetarako sarbidea ere ematen du.

Txirrindulen aparkalekuak egoiliarrentzat

Egoiliarrentzat, txirrindulak aparkatzeko lehentasunezko prezioak estalitako aparkalekuetan  (Paulmy – Sainte-Claire – Tour-de-Sault – Vauban – Geltokia – Belfort) :

  • hiruhilekorako : 10 €
  • seihilekorako : 20 €
  • urterako : 40 €

Baionako txirrindula karta

Txirrindula bidea edo bide berdea (gorria), txirrindula xerrenda (satorra), oinezkoen gunea (arrosa), autobus korridore partekatua (beltza)
Ikusi Baionako txirrindularitza mapa pantila osoan eta fitxa berri batean

 

Bi gurpil motordunek ez dituzte txirrindula euskarriak erabili behar !