Makila Golf Club

Baionaren atarian eta hiri barnetik 10 minutura, Baiona Basusarriko Makila Golf Club eremua 72 pareko, 18 ziloko eta 6176 metroko ibilbidea da. Urte osoan zabalik dago, astean 7 egunez.

"Makila Golf Club Bayonne Bassussarry Pays basque" eremua 90eko hamarkada hastapenean sortu zen. 72 pareko gunea Baiona eta Basusarriren arteko zelai muinotsuan dago, Pirinioen parean. Haritz zoragarriz inguratua da, eremu zabaletan diseinatua, eta fairways zabalak ditu, zilo zinez ezberdinekin. Rocky Roquemore arkitekto amerikarrak ibilbidearen antolaketa estilizatua eta natura-gune ikusgarri, muinotsu eta oihantsua harmonia ezin hobean ezarri ditu. Hala, maila guzietako golfariak goxoan aritzen ahal dira.

Bakarka ala bikotean, familian ala lagun artean, edozein izanik ere zuen maila, Makila Golf Club eremuan pilotatxo zuriaren plazera zain duzu, ingurumen paregabean, euskal mendien parean.

  • Trebatzeko eremuak 12 postu estali, belarreko 20 postu eta putting green bat ditu.
  • Golf kurtsoak Frédéric Martinek ematen ditu.
  • Golf eskolak 7 eta 18 urte arteko haurrak hartzen ditu, asteazkenetan eta larunbatetan.

Igande guziz, Golfean hasteko ikastaldiak daude, 10:30etik 12:00etara.

Informazio gehiago: makilagolfclub.com