GARBITASUNA

Zer egin nire hondakinez?

Hondakin bilketa zerbitzu ugari proposatzen ditu Euskal Hirigune Elkargoak eta etxeko hondakin eta hondakin birziklagarriak biltzeko egutegi bat zuen esku uzten. Trabagarriak eta hondakin berdeak bi hondakintegietako batera ekarri beharko dituzue.

Zikinontzi zakuak eta paketatze kartoiak hiri barnean

Atez-ateko bilketa arrats guziz, astelehenetik larunbatera barne, 18:30etatik goiti egina da. Zuen zikinontzi zakuak eta paketatze kartoiak 18:15etatik aitzina pausatzen ahal dituzue.

Beste aterabidea: zuen bizitegitik hurbil lurperatuak diren ontzi edo hondakin zutabeetara ekartzen ahal dituzue. 

Bereizketa selektiboaren bilketa (plastikozko boteila, hazkurri brikak, kartoi ttipiak, metalezko gainestalkiak) asteazken goizeko 5:00etatik goiti egina da. Bezperako 21:00etatik goiti atera behar dituzuen plastikazko zaku gardenak erabiliko dituzue.

lZuen esku hiri barnean ezarri mikro hondakintegiak erabiltzen ahal dituzue ere.

Zakuak ukaiteko, hona deitu: 05 59 57 00 00

 

Kasu! Bilketarik ez da igande arratsetan, baina bilketa gehigarri bat egiten da astelehen goizeko 5:00etatik goiti egina da. Milesker zuen hondakinak zuen bizitegiaren aitzinean bezperako 21:00etatik goiti bakarrik uztea.

Zikinontzi zakuak eta sailkapen selektiboa beste auzotegietan

Bi edukiontzi zuen esku ezarriak dira: bata hondakinetarako eta bigarren bat sailkapen berezirako. Material hauen eskuratzeko, galduak edo ebatsiak baldin badira, ondoko zenbakira dei ezazue 09 70 80 94 28.

Ontzien bilketa planinga sektoreka

Papera eta berina

Zuen esku lurralde osoan ezarri ekarpen boluntarioko guneetara eraman behar dituzue.

Trabagarriak edo neurri handiko hondakinak 

Zuen bizitegiren beheran dohaineko hondakin kentze zerbitzu bat eskainia zaizue. Egunero bilduak dira baina nahitaez hitzordua hartu behar da kentzearen bezperako 11:00 aitzin. Aski da hitzordua 05 59 57 00 00ra deituz   hartzea. operadoreak emanen dizkizue erabilpen arauak.

Partikularrei zuzenduak baitira, hauek dira zuen hondakinak edo objektu ugari botatzeko duzuen leku bakarrak eta horrela hauek birziklatzen eta balioan ezartzen laguntzeko:  hondakin berdeak, mota orotariko egurrak, trabagarriak, obra hondakinak, hondakin lanjerosak, pilak eta bateriak, burdineriak…

Angeluko Pont de l’Aveugle hondakintegia

Egun guziz, astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 12:45etara eta 13:30etatik 18:00etara irekia, eta igandean 9:00etatik 12:00etara besta egunetan barne (maiatzaren 1ean, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean salbu) 9:00etatik 12:00etara.

Baionako San Frederiko hondakintegia

Egun guziz, besta egunetan salbu, astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 12:45etara eta 13:30etatik 18:00etara eta igandean 9:00etatik 12:00etara irekia.

Gure hondakinak murrizt ditzagun: ekoizten ez duguna da hondakin onena

Zikintegian metatu hondakinen ekoizpena eta gure ingurumenerako duen eragina murrizten gu laguntzeko  hondakin balioztatze eta murrizte aterabideak proposatzen ditu Bil Ta Garbi sindikatuak.