Euskal Museoa

Euskal Museoan Ipar Euskal Herriko jendarte-bizitzari buruzko bildumarik aberatsena erakutsia da. Euskal kulturaren erreferentziazko sozietate museoa da, biziki garrantzitsua Euskal Herriarentzat eta Baionako hiriarentzat.

Euskal Museoan 70 000 objektu kontserbatuak dira, zurezkoak, harrizkoak, metalezkoak, ehunezkoak eta paperezkoak. Objektu horiek mota orotakoak dira: margolanak, marrazkiak, grabadurak, afixak, altzariak, zeramikak, berinateak, hilarriak, etab.
Bildumak banatuak dira euskal eta gaskoi jendartea azaltzen duten bi alor nagusitan:  etnografia eta historia. Eskualdeko artea ere erakusten da, eta dokumentazioa.


Bisitariak museoko 20 geletan ibil daitezke, 3 estaitan banatuak, eta gaika aurkeztu bildumak ikusi, hots, 2 000 objektu eta artelan baino gehiago.


Hilabetero jarduera programa bat proposatzen zaio publikoari, eta erregularki aldi bateko erakusketak antolatzen dira.


Bildumak ongi kontserbatzeko gela egokiak behar dira, eta antolamendua, argia, eta klima kontrolatuak dira. Prebentziozko kontserbazioa bermatzen da erakutsi objektuentzat baita erreserbetan bilduak direnentzat.  Bildumen inbentarioa egiteaz gain, obrak egiaztatzea beharrezkoa da.